Elgoibar (Gipuzkoa)

Josefinaren astoak trena gelditu

Josefinaren astoak trena gelditu <p>Behin kaletik etxera zetorren astoaz lasterbidetik. Trenbidea zeharkatu behar zuen, ikusi zuen trena bazetorrela, hasi zen astoari tiraka..., eta astoa geldi. Eskerrak trena gelditu egin zela. Tiraka hasi zelako geratu ei zen erdian. 'Pulman'a luxuzko trena zen. Egunero pasatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin kaletik etxera zetorren astoaz lasterbidetik. Trenbidea zeharkatu behar zuen, ikusi zuen trena bazetorrela, hasi zen astoari tiraka..., eta astoa geldi. Eskerrak trena gelditu egin zela. Tiraka hasi zelako geratu ei zen erdian. 'Pulman'a luxuzko trena zen. Egunero pasatzen zen.

Transkripzioa

-Bueno-bueno bueno!
-Ze pasau zan astuakin?
-Ez daka inportantziarikan. Gu juten giñan kalera eta zeuan atajua, eskillara batzuetan behera; gero trenbidia zeuan bertan, trenbidia. Gero bueltan bestetikan juten zan, han ere trenbidia zeuan. Trenbidia, kalera pasatzeko trenbidia pasau bihar zan. Eta ni jun nitzan atajutikan, eskilletan behera,... A, ez, etxera natorren, etxera hor atajutikan. Eta ikusi naban, orduan zauan, izena zakan "Pulmana". "Pulman", tren txiki bat, etortzen zan aparte, korreuaz aparte. Haura etortzen zan hamaikak aldian edo ez dakit noiz etortzen zan. Ikusi naban zela zatorren urrutittikan, ta astuari hasi nitzan tiraka, ta...
-Astua trebide gaiñian?
-Trenbidia pasatzeko hasi nitzan tiraka, ta astuak ze in zaban? Jarri holaxe ta kieto parao!
-Trenbide gaiñian?
-Trenbide gaiñian. Ta trena geldittu in zan, e; geldittu in zan trena. Ni tiraka hasi nitzan ikusi nabanian; tira egin ez banio haura pasauko zan, baiña neuk ikusi naban, estutu nitzan eta hasi nitzan tiraka katetikan, astuak jarri holaxe hankak... Kitto! Ta trena geldittu in zan trena.
-Eskerrak poliki zoiala, ezta?
-Bueno, estaziora ya gelditzen zatorren, ya estazioa urrian zauan, ya gelditzen zatorren, ezta, Pulmana geldittu in zan.
-Susto edarra orduan, e.
-Bueno... Gauza asko pasatzen dia, gauza asko pasatzen dia horrenbeste urtian.
-Eta Pulman hori zer zan, jentiaren trena edo?
-Hori zan "como un tren de lujo" bezela. Bi bagoe edo hiru ez dakit zenbat zakozen, eta haura jente... Orduetatik aparte, normaletikan aparte zeuan haura tren haura. Pulmana esaten zitzakon.
-Hori zer zan, jente aberatsarentzako edo hola?
-Ba bai. Bai, hola izango zan.
-Jende normala ibiltzen zan?
-Bueno, normala ibili leikian, baiña ordu diferentian etortzen zan haura. Goizian zeuan korreua ta gero eguardixan beste bat eta hola, baiña haura etortzen zan aparte. Ta egunero, egunero. Pulmana esaten zitzakon.
-Ixa arrapau astua ta bixok. Zenbat metrotara geratu zan zuengandik?
-Trena bastante hurrera aillegau zan, bastante aillegau. Ta astua hantxe. Ta nik ezer ezin in.
-Ta astua geldi?
-Astua geldi.
-Zelakuak dien astuak, e. Gauza bat buruan sartzen xate ta...
-Jo! Hankak ipintzen dittue luze-luze ta adios!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia