Elgoibar (Gipuzkoa)

Lilia, loreen erregina

Lilia, loreen erregina <p>Loreetarako zaletasuna du. 'Lilixua' (lilia) ei da loreen erregina. Arrosak eta beste lore mota batzuk ere izaten ditu. Ortuan ere egiten du lan apur bat. Oparitu egiten ditu loreak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Loreetarako zaletasuna du. 'Lilixua' (lilia) ei da loreen erregina. Arrosak eta beste lore mota batzuk ere izaten ditu. Ortuan ere egiten du lan apur bat. Oparitu egiten ditu loreak.

Transkripzioa

-Betidanik euki dozu afiziño hori (loreetara)?
-Gaztetan ez nakan, porke gure amari ez zitzakon gustatzen lorarikan ta. Gero, gero hartu dot, gero.
-Ortuan eukitzen dittuzu lorok?
-Oin lorak... Larrosak, oin ez dago ezer, e! Baiña neguan ez dago, baiña egoten dia oso polittak.
-Eta zein da zeuri gehixen gustatzen jatzun loria?
-Gehixen? Bueno... lilixua da "el rey de las flores", lilixuak. Danak, larrosak eta jeraniuak eta. Gauza asko, danetik dakat.
-Jardiñik edo badaukazu etxian?
-Ortuan, hortxe. Ortuan lana ere eitten dot pixkat oiñ ere. Honbre. Pixkat, etxerako zeoze, etxerako hartzen dot, tomate batzuk eta, patatia ta, etxerako. Honek laguntzen dia.
-Eta lorokin zer egiten dozu, etxian adornuak ipintteko edo saldu edo...
-Ez, saldu ez, erregalo eiñ. Ta etxian ipiñi ere bai, eta hortxe egoten dia dotore. Baten batek eskatzen badia, ez diot kobratzen nik lorarik.
-Depora pasa orduan?
-Denpora pasa. Entretenitzeko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia