Gernika gorriek erre zutela sinetsarazi zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: EGB-051/049
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Ta segiduan izan zan bonbardeua, segittuan izan zan. Ni etxera nixen eta hamahiru urtekin. Haura zan, ez sinistu baiña. Askota gogoratzen naiz zarata harek baa-baa, ustez jausi in bihar ziela. Haik zaroen pixua! Pentsaizu in zebena itteko.
-Baiña ez zien lau abioi bakarrik izan.
-Ez. Ba orduantxe gure aittak esan zabalako egixa, egixa esan zabala...
-Ixa garbittu eben.
-Ixa garbittu zeben. Eta zenbat denpora egon zan hola. Askok sinistuta, e. Gorrixak eman ziuela sua, e!, gorrixak eman ziuela sua, e.
-Eta hori hamengo jentiak pentsaitten eben?
-Bai.
-Klaro, Francon propagandiak hori sinistu erain.
-Sinistuta egon zien hemen asko gorrixak eman ziuela sua. Gero jakin zan baiña.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!