Elgoibar (Gipuzkoa)

Etxean abarketak josten

Etxean abarketak josten <p>Larrinagako kartzelan egona da Miren, osaba sestaoar bat ikustera joanda. Mirenen amak, alabak lagunduta, abarketak josten zituen etxean. Aitonak Elgoibarko &ldquo;Alpargater&iacute;a Pe&ntilde;alba&rdquo; abarketa lantegian egiten zuen lan. Amak ere lantegi horretarako josten zuen. Pe&ntilde;albak denda ere bazuen, eta etxeetan josten zizkioten abarketak dendako salgaiekin ordaintzen zituen, ez dirutan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Larrinagako kartzelan egona da Miren, osaba sestaoar bat ikustera joanda. Mirenen amak, alabak lagunduta, abarketak josten zituen etxean. Aitonak Elgoibarko “Alpargatería Peñalba” abarketa lantegian egiten zuen lan. Amak ere lantegi horretarako josten zuen. Peñalbak denda ere bazuen, eta etxeetan josten zizkioten abarketak dendako salgaiekin ordaintzen zituen, ez dirutan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek beste seniderik edo galdu zebein gerran?
- Ez.
- Tia-tion bat edo primon bat edo ez?
- Eibarkuak, harek gorrixetan ibili zian ta. Gero kartzelan ta bai, kartzelan ta egon zian. Aittan anaixa, Tio Jazinto. Bai, horrek, horrek Zestaon bizi zian.
- Ta han harrapau zittuen?
- Harek, harek aurrera juan zanian, juanda ibili zian baiña gero buelta eingo zeben zeatikan Larrinagan eon zan.
- Kartzelan?
- Bai. Gogoratzen naiz juan zin… juan giñala bisittara.
- Bai, Larrinagako kartzelan egonda zaoz, e?
- Bai. Hori Bilbon, zerian dao, ezta? Bai. Han, juan giñan. Eta Eibarko lehengusuak eta ere, horrek, ba, ez dakit nun ibili zian. Bestela etxekorik, ba… ez.
- Ia, eta amak ze bizimodu klase, ama betik etxian ala eitten eben beste leku baten?
- Ama, ba, ba, ama. Ama, ama ba, abarketak josten eoten zan haura.
- Abarketak josten?
- Ta ni berari laguntzen. Bai.
- Baiña aittajuna, aittajuna be Elgoibarren bizi zan? Zuen aittaitta Elgoibarren bizi zan?
- Aittitta, bai. Haura bizi zan beste aittan arreba batekin. Beste etxe baten. Amama, amama bizi zan gurekin aman ama. Aitta ta ama ta gu anai-arrebok. Baiña aittitta aittan partetik beste alaba batekin bizi zan. Bizi zan Felix Etxeberrian?
- Bai.
- Haren alaban etxian. Osea ke, Felix Etxeberrian amaiñarreba zan gure aittan arreba. Ta horrek bizi zian beste etxe baten. Bai.
- Eta zer euken, abarketak eitteko taillarren bat euken edo?
- Bera, bera zauan lanian haura.
- (gizona) Ez baiña Peñalbak jaukan oin Kaia tabernia dauan tokixan…
- Bai, abarketerixia.
- (gizona) Abarketa fabrikia eta andreri lan asko ematen jauen josteko.
- Handikan ekartzen genduzen guk ere.
- (gizona) Han andra morduak lan eitten zeben taillarera jun barikan.
- Ia, ia. Zure amak ez zeben eitten aittajunantzako.
- Ez.
- A, eitten eben Peñalba.
- (gizona) Peñalba, Peñalbanerako.
- Bai. Gure aittitta zeuan han lanian. Peñalbanian, ezta? Aittitta? Aittitttak nun eitten zaban lana?
- (gizona) Zer, zelan…
- Aittitta Vallejok! Abarketerixan.
- (gizona) Zuen aittak esaten dozu?
- Aittak ez, aittittak.
- (gizona) Nik ez baiña jakin haren berri.
- Hoixe baiña gaude esaten, aittitta. Aittitta Peña…
- (gizona) Ama esan dozu.
- Ama bai, ama abarketak han josten…
- (gizona) Peñalbanekuekin lan eitten zeban harek.
- Bai, bai, bai.
- Zela esan dozu fabrika, tailler horren izena, Peñalba?
- Peñalba.
- (gizona) Peñalba.
- Peñalba.
- "Alpargatería".
- (gizona) [Jose] Peñalba. Fabrika fabrikia jauken harek. Eta berez zan makiñekin ta bere lana baiña gero jostekua. Orduan abarketia eskuz josten zuan ba dana.
- Dozena bat, dozena bat pare. Dozena bat, ezta?
- (gizona) Andrak eitten juen kartoikadia etxera ta josi ta gero atzera taillarera.
- Geuk eruaten genduzen hara…
- Taillarrera, taillarrian ez. Lana etxian.
- Hara eruan, jositta dana, ta ematen ziuen, ba, hainbeste, dozenako hainbeste. Gero handikan zeuken denda bat ere, "de ultramarinos", ta trukez, dirua ez ziguen ematen, jenerua hartzen genduan.
- (gizona) Dana etxian geratu!
- Dana, dana etxian.
- Osea ke...
- Alderdi baten entre…
- En espezias kobraitten zenduen.
- Bai. Entregatzen genduzen abarketak, dana beitzen zeben, ta dozena bat hainbeste, edo bi dozena, ze geunkan.
- Bale, baletxo bat.
- Gero handikan eskillara batzuk bajatu eta pare-parian, zera…
- Dana Peñalbana?
- Dana.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia