Elgoibar (Gipuzkoa)

Dantzak eta erromeriak

Dantzak eta erromeriak Igandero joaten ziren lagunak kalera, zinean filma ikusi eta dantza egitera. Auzoko erromerietara ere joaten ziren.
Igandero joaten ziren lagunak kalera, zinean filma ikusi eta dantza egitera. Auzoko erromerietara ere joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beti be erromeixak edo juergatxon batzuk edo egingo zenduzen, ezta?
-Bai. Oso gutxi baiña eitten genduzen.
-Nora zeukazuen joeria joateko, San Antolinen bertan edo kalera edo.
-Kalera, Elgoibarrera kalera asko. Domekako ibilixori, juntau kuadrillia. Bueno, lau lagun giñan, juntatzen giñan, geure kontuak edo geure zerak, eta kalera. Musikan buelta bat edo eman eta illuntzen zaban inguruan etxera.
-Aramaittakorik eta ez zan egoten?
-Ordurako amaittu samartu ein zian aramaittakuak. Baiña gu ere laster etxera. Bihako! Gure aitta ta amakin bihako etxera etorri.
-Dantzan eitten zeben plazan?
-Bai, eitten genduan. Erremeixak, batian eta bestian erremeixak zienian, fiestak, por ejenplo San Migel. San Migelera gutxi. Altzola, Mendaro, hor behian ibiltzen giñan gehixao ta horko fiestak-eta zienian?, booo, dantzan hoixe. Han ibiltzen giñan, han ibiltzen giñan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia