Elgoibar (Gipuzkoa)

Kurutzetara erromeria

Kurutzetara erromeria Erromeria handia egiten zen jaiero Kurutzetan, Elgoibartik bost km-ra, Azkarate ondoan. Pezeta bi ordaindu behar zen soinujoleari ordaintzeko. Batzen zena soinujolearentzat zen; gero tabernariak afaria ordaintzen zion, eta ardo botila ere bai soinua jotzen ziharduen bitartean. Basokada ardoak zerbitzatzen ziren orduan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-049-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erromeria handia egiten zen jaiero Kurutzetan, Elgoibartik bost km-ra, Azkarate ondoan. Pezeta bi ordaindu behar zen soinujoleari ordaintzeko. Batzen zena soinujolearentzat zen; gero tabernariak afaria ordaintzen zion, eta ardo botila ere bai soinua jotzen ziharduen bitartean. Basokada ardoak zerbitzatzen ziren orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gazte denporan edo mutil denporan edo erromerixak egoten zien hamen Elgoibarren?
- Kurutzetara juten giñan.
- Nora?
- Kurutzetara.
- Nun dao hori?
- Kurutzeta? Ba, Axkoittiko karreteria hartu ta “a cinco kilómetros” hamendik.
- Elgoibar barruen dao edo, edo Azkoittin dao?
- Ez, Elgoibar, Elgoibar. Axkoittixa Azkaratetik haruz dao. Elgoibar.
- Kurutzeta?
- Kurutzeta. Hara juten giñan erromerixara.
- Baiña hori zer da? auzo bat, eliza bat edo...
- Ezer ez. Taberna bat.
- Taberna bat.
- Taberna bat. Kamiñu hegalian taberna bat. Ta gero zeukan plazatxo bat, hola ataixan, plaza ta kamiñu, ta trafikorik ixa bat'e ez zauan ta jendia dantzan ta kriston erromerixak eitten zian.
- Ta hori zer zan, jaieroko gauzia? Edo...
- Jaikua, jaikua. Jaixan bakarrikan. Ta orduan pezeta bi kobratzen zan dantzia.
- Dantzia.
- Bai.
- Baiña neskak ez zeben pagau bihar, ezta?
- Ez, neskak ez. Gizonezkuak pezeta bi pagatzen zaban dantzia ta iluntzi guztia libre, pare bat, hiru bat ordu dantzarako.
- Ze ibiltzen ziñain papeltxua ifinitta? Edo...
- Bai, bai, bai. Papeltxua hamen sartzen zan, pezeta bi kobrau mutilleri ta hamen sartu papeltxua ta, ba, jakitzeko zeiñi kobrau dozun. Bestela, han igual dantzan eingo zeben hogeta hamar edo berrogei mutillek eta ipintzen ez bozu zeoze, ba, ez dakizu.
- Eta diru hori ze izaten zan soiñujoliantzako?
- Soiñujoilliantzako. Bai. Soiñojoillientzako izeten zan hori. Gure aittak´e joten zaban han soiñua, ta beste hamengo gizon batek...
- A! Zuen aitta be faten zan hara?
- Baitta, juten zan gure aitta ere. Bai, hamengo batek, Kataolatza esaten ziuen hamen bizi zan batek joten zaban. Harek zakan fijo haura hartuta. Batzen zabana berantzako ta gero tabernarixak afari bat ematen zion. Ta soiñu joteko denporan botilla bat ardao.
- A koño!
- Hori zakan, haren sueldua hori zan.
- Ura ez, ardao botillia...
- Ura ez, ura ez, ardao botillia. Ta ardao botillia, soiñu joteko denporan ardao botillia. Hiru bat ordu itten zittuan. Ta ardao botillia ta gero handik jaikitzen zanian, jun gora ta afari bat ematen zion etxekoandriak hari. Ta batutako dirua harentzako, soiñojoilliantzako.
- Tabernarixak be...
- Tabernarixak jendia ta mobimentua. Ta han orduan txikitua ez zan eraten, basokadia etaratzen zan. “Etaraizu baso bat ardao”. Koskadun baso haundi horrek. “Etaraizu baso bat”. Da! Ta hiru-lau lagunek handik itten zeben tragua. Oin bakoitzak bere txikitua eraten da, baiña orduan ez! Han ez zeuan txikitorik artietan.
- Orduen, baso ardaua atara eta bertatik bi-hiru-lau lagunek?
- Bai, bai. Bi-hiru lagun badaude, danak trago bana handittikan. Oin ez, oin txikitu...
- Basua garbiketan lan gitxiago.
- A bueno. Baiña txikitua garbixaua da. Hiru lagunek, hiru lagunek leku batetik baiño, baiña orduan hala zan. Han etara, “Etara basokada bat!” Ta jende asko egoten zan.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia