Elgoibar (Gipuzkoa)

Madariagan dantza lotua debekatuta

Madariagan dantza lotua debekatuta Madarixan (Madariaga, Azkoitia partea) debekatuta zegoen dantza lotua, eta hango jendea Kurutzetara etortzen zen. Kurutzetan ezagutu zuen emaztea izango zena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-049-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Madarixan (Madariaga, Azkoitia partea) debekatuta zegoen dantza lotua, eta hango jendea Kurutzetara etortzen zen. Kurutzetan ezagutu zuen emaztea izango zena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste gauza bat esango dizut, Madarixan agarraua prohibiduta. Handikan hiru kilometrora, Madarixara, han agarraua prohibiduta. Ta handik jendia horra dantzara.
- Hor libre zan?
- Bai ba!
- Ta Madarixa zer da, beste auzo bat?
- Madarixa goratxuauan beste ermitta bat. Frontoia ta taberna ta, beste ermitta bat Madarixa.
- Eta han be egoten zien erromerixak?
- Bai, baiña han libria bakarrikan ta hamen agarraua. Ta jendia agarraura etortzen zan.
- Baltziuan.
- Honbre! Neska gazte edarrari helduta ein edo soltian ein, aldia dao.
- Hola ezautu zeben zuk zeure andria?
- Bai, haintxe, haintxe!
- Kurutzetan?
- Haintxe bai. Ni, honen basarrixa dao hamendik Kurutzetara bidien erdixen, kamiñuan erdixen dao honen basarrixa. Basarrikua da hau. Ta hara juten nitzan ta hartzen naban hau ta juten giñan hara ta merixenda bat eitten genduan ta dantzan eitten genduan ta han pasatzen genduan jaixa. Egualdi onakin behintzat.
- Ia ia. Oseake, Kurutzetako erromerixara jaiero.
- Jaiero, bai.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia