Elgoibar (Gipuzkoa)

Aitarekin frontera

Aitarekin frontera <p>Gerra heltzear zegoela, aitarekin lehenengo Markinara eta gero Lekeitiora joan zen. Aita sozialista zen, eta <em>Batall&oacute;n Prieto</em>n apuntatu zen. Armagilea zenez, egunero joaten zen frontera armak konpontzera. Josek sarri laguntzen zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-047-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra heltzear zegoela, aitarekin lehenengo Markinara eta gero Lekeitiora joan zen. Aita sozialista zen, eta Batallón Prieton apuntatu zen. Armagilea zenez, egunero joaten zen frontera armak konpontzera. Josek sarri laguntzen zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Rekuerduak ez dia onak. Ia gerria ta tropak honutz ia Elgoibarrera sartzeko, ta egun bat lehenao aitta ta ni. Esan zian: "Nerekin etorri bihar zaz" eta "Bai-bai, ni zurekin jungo naiz". Halaxe jun giñan Markiñara ta Markiñatik Lekeittion. Ta han ya etxe baten sartu giñan ta. Gu bakarrik ez, Elgoibarko asko.
-Zuek etxian zenbat ziñien, zenbat anae-arreba?
-Ni bakarrik, aittakin. Ta arreba, orduan nobixua zeukan eta, Eibarkua zan eta berakin alde in zaban. Ta ama hamen geratu zan aittittakin.
-Etxeko bi gizonak Lekeitixora.
-Bai. Ta han, orduan aita armerua zela zan ba apuntau zan "en el Batallón Prieto". Sozialistia zan aitta. Ta han apuntau zan armero ta egunero juten zan, bueno, juntau zian Eibarko bi ta bera, ta juten zan goizian egunero frentera. Entre Lekeittio aldian ta Ondarrua aldian, hantxe zan frentia. Eta juten zian egunero fusillak edo ametralladorak zela... eskas, aberixia bazauken ba eurak konpontzen zaben. Ta ni askotan, ixa egunero juten nitzan berakin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia