Aramaio (Araba)

Untzillako dorrean metrailadorea

Untzillako dorrean metrailadorea Nazionalen “Avance”ari Untzillako elizako dorreko metrailadorearekin eutsi zioten aldi batean, soldadu asko hil edo zaurituaz. Aurretik prestatu zuten zulo batean egon ziren gordeta Garaikoetxea eta Palazio baserrietako bizilagunak, “Avance”a etorri zenean. Zulotik ikusi ahal izan zituzten kanoikadek egin zituzten txikizioak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nazionalen “Avance”ari Untzillako elizako dorreko metrailadorearekin eutsi zioten aldi batean, soldadu asko hil edo zaurituaz. Aurretik prestatu zuten zulo batean egon ziren gordeta Garaikoetxea eta Palazio baserrietako bizilagunak, “Avance”a etorri zenean. Zulotik ikusi ahal izan zituzten kanoikadek egin zituzten txikizioak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hak kanpantorreko torrien badakitzu zer ein auen? Gero Abanzie… bueno, danak esango dittugu. Abanzie Atxabaltatik mobidu zan eta, piñuik eta ez auen orduen ezebe-ezebe, eta han Egillor esaten dutsaun etxetik gora, eta oin hor San Antonio, beste ermitatxo bat da, Atxabalta bidien goittik behera, ezta? Ha dana zelai, haik dana zelai, eta ba soldauok ekin zien ba abanzie, Untzilla etorri zien, eta torretik, esaten auen, ta-rra-ta-ta-ta-ta, dana, bli-bla, bli-bla, lurrea. Danak ez zien hilgo, baiñe gehixenak hildde bota, eta heriru, hortxe zelaixen, Untzillako torretik. Baiñe haik aurrea, haik aurrea.
- Haik asko!
- Haik asko, haik aurre etorri!
- Senarra: 800 hildako izen zien hor.
- Bueno, hillek ez zien izengo, heriruek edo. Dan-danak be ez zittuen hilgo, gizona! Danak ez zittuen hilgo! Herirute geratuko zien. Lehelengo tiruaz hilgo zien, ba, danak? Bota bai, rurururu… Esaten auen ba, ezta?, ametralladoriaz, torretik, torretik, eta…
- Kanpaia gure auien kentzia ametralladoria [jartzeko].
- Ba, nik ez dakit zetako, baiñe ametralladorie han eukien. Ta nik ez dakit ba zetako zan bota biher auenoi. Kanpai bat edo hotsa, ze hotsa! Kanpai bat bota biher eta ze hotsa! Eta gero, bueno, nundik ekingo jutsat hurrengo, ba, danok horreik illerakuek die! Gero…
- Gero etorri zien, abanzien etorri zien.
- Bai, etorri zien eta gu eta horreik, goiko etxekuek, hor gure etxe-arruen auen bidie, ezta?, Murugaiñera juen, ta, bidie, oin be bidie da ta orduen be "carretera", baserrikue, ezta?, bidie, ortu goixenien. Eta han bidien auen haretx haundi bat; haretxek euken dana susterra eta bidie eta dana, holatxen, eta ba nozbaitten, klaro, hainbeste denboran egozen hemen, nozbaitten baekixen gerrie etorri biher zana, Goikoetxekuek eta guk, guriek, in auen zulue, ez dakitzu?, han bidepeien in auen zulue. Inor ez zan enteretan, hor ez zan inor be enteretan, baiñe beti han, palakin atara eta egundoko zulue in auen. Eta “nozbaitten etorri biherko jok, ba, eta hantxe sartuko gaittuk, eta nozbaitten etorri biher jok”. Eta halako baten, zelan zan lehelengo, ekin utsen, a, gero "abuelo". Milizianuek eukien, soldauek, reketiok, ez dakit, “requetes” edo, “requetés” deiketan eutsien haik. Haik euken abioi zahar haundi bat, "abuelo" esaten utsien. [Bizkeikuek] bapez, [Bizkeikuek] iñobez, ez eukien ezebe. Eta "abuelo" hementxe buelta eta buelta eta buelta ibiltten zan. Eta gero abanzie, horko tiroteue! Ekin zan abanzioi, eta gero, sartu gintzen danok zuluen. Sartu gintzen zuluen… ointxe ikustie… horko aiñeketie, horko, horko [deseso]. Hemengo kamillerue, hemendik gora danak, heriruek ekarten hemen, eta gu zuluen sartute, ezta? Kabiru gitzen, ba, gitzen aitte eta ama eta neu eta aiztie, gu lau; eta horreik beste lau edo zien. Baiñe zuluen, bultzetu eta han guk ikusten [gittuen].

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia