Felix itzultzaile
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Danobat lantegiko zuzendaritzak gaztelania erabiltzen zuen laneko agirietan, eta Felixek itzultzen zituen euskarara. Etxepe tailerrean ere parte izan zen Felix. Neurri oso handiko piezak mekanizatzen ziren Etxepen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: EGB-046/031
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Danobaten, badakizu, direkziokuak beti ibiltzen zian lanez kargauta, itxuria. Idazten zaben dana –euskaltzaliak zian, baiña–, idazten zaben dana erderaz idazten zaben eta ni izaten nitzan papela hartu ta juaten zana “zu, hau euskeraz ipini bihar da” ta “eiñik heuk!” ta nik eitten naban. Ta gero ohittu zian neri ematen, neri ematen. Kokoteraiño nenguan. Azken orduan ematen zien. Igual hurrengo egunian asanbleia eta asanblean hitz ein bihar zana neri illuntzixan entregau papela eta nik erun bihar nion hurrengo goizian euskeratuta. Ta pentsau naban ertetzia tallarretikan. Ta, gaiñera, enkargauakin ez nitzan ondo konpontzen eta ertetzia pentsau naban Danobatetik. Hori 73an-edo izango zan. Eta, halaxe, kontua eskatu naban. Ya beste makinia erositta nakan, lokala ere bai eta kontua eskatu naban. Eta esan zien aber ze motibo zian ertetzeko edo ze naukan ta esan nion ba bi motibo: bat ez diala lagatzen lanian enkargauak –ta ze pasatzen jak ba? ta hau ta hau, esplikau nion gauzia– eta bestia euskeriana. Eta ba bixak konponduko zittuela. Ta hurrengo astian bialdu zaben haura Azkoittira, mutilla, bestia, nere onduan zauana eta euskeraz ba... [ez zeben ein bihar], baiña hantxe segittu nion. Orduan, tallarra, Etxepe –oin tallarra daukena da– ezin zan geratu, martxan zauan. Ta, orduan, sozio barri bat hartu naban ta sozio harek esan zian bakarrikan berak ezin laikela. Ta halaxe. Orduan esan naban bi anai alde batetik eta ni bestetik, ba, ez zala zuzen joteko modua ta orduan beste sozio bat hartu genduan. Eta neu geratu nitzan bertan, Danobaten, eta harek hirurak oin ere segitzen dabe Etxepen. Horixe da Etxepe.
- Etxepe?
- Etxepe.
- Ta ze itten daue hor?
- Hor pieza haundixak landu. Pieza haundixak, 40 toneladara arte, e!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!