Mutikoak soldaduen arrantxotik jaten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 22a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: EGB-045/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Eta gero zure amak gerra denporan be lana egin eben?
-Bai, honbre.
-Kriada. Gero reketiok-eta fan zienian bizimodua normalera bueltau zan aguro edo miserixa haundixa euen edo?
-Igerri ere ez guk. Joan zienian ba adios, joan ziela.
-Jatekuak eta...
-Jatekuak eta karu ta gitxi ta dana zeuan; gosia galanta pasau genduan.
-Razionamentua noiz hasi zan?
-Auskalo, nik ez dakit. Guk beti orduan sasoi baten. Porke eurak egon zianian, reketiak-eta hemen egon zianian, rantxora ta joaten giñan gu. "A donde daban".
-Joango zien umiak rantxora, ezta?
-Klaro ba, geu, gaztiak. Ostian? Bizimodu gogorra izan da hamengua.
-Eta zure amak jaten-eta etxian emoten otsuen edo?
-Erosi in bihar. Errekauak in eta.
-Baiña dendetan-eta ez zan egongo gauza askorik garai hartan.
-Ze egongo zan, ezta urrik emanik ere. Kuarentayunuan eta orduan gose galanta pasau zan hemen, e! Joe!
-Esan dostenez basarritarrak sikiera etxerako eukitzen eben. Zuek faten ziñen basarrittara jan eske edo lanera edo?
-Lan eske. Lan eske ez, jateko eske. Baiña karu eskatzen zeben eta. Ezin erosi.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!