Elgoibar (Gipuzkoa)

Inspektore zorrotzak

Inspektore zorrotzak <p>Parrokiako lokalera joan zirenean, inspektoreak ez zituen mahai luzeak onartzen ikasleentzako; ezta hiru umerentzakoak ere. Hirukoak ebaki egin behar izan zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-042-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Parrokiako lokalera joan zirenean, inspektoreak ez zituen mahai luzeak onartzen ikasleentzako; ezta hiru umerentzakoak ere. Hirukoak ebaki egin behar izan zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero beste banku batzuk ekarri genduzen berrixak kostata lortuta, lortzia harek. Hirukuak zien. Ba hauraxe ere esan ziun: "No puede ser, de tres no puede ser. Tienen que tener los dos niños pasillo a cada lao". Ta moztu in genduzen. Bakarra baztarrian, bikuak, holaxe.
-Mahidunak zien ala mahi barik?
-Ez, ez, banko ta mahi ta guzti.
-Esan dozu hasieran lurrian jezarten ziela, ezta?
-Hasieran bai, lurrian. Eta gero lurra porlanezkua edo zan eta, hotza zala negurako ta in genduzen, "peor el remedio que la enfermedad", badakizu zer dan? Ba almoadillak honetaiko txikixak, ipurpian jartzeko, hotza zala ta. Hasten zienian burrukan batak [bestiai] botaka, esaten naban, ai!, "peor el remedio que la enfermedad". Gero ekarri genduzen hortako banku baju-baju-bajuak, luze-luziak, hantxe. Erretrato bat badaukat nunbaitten jarritta bueltan, ikastola bueltan. Eta gerora harek luziok, horrek haundixok eman zien neri; ba harek bost edo zazpi edo sartzen zien mahi luze bakoitzian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia