Gotzon Garate, euskaltzalea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-042-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 19a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: EGB-042/032
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
-Orduan lau anai izan zien horrek jesuita?
-Lau anai, lenengo lau anai, eta batek urten zeban. Loiolara lau anai izan zien horrek. Eta oin hori hil da baiña beste bi gelditzen dia. Bestia, zarrena, ni baiño urtebete gaztiaua ta bestia gaztetxuaua da. Baiña haura gaixotuta egon bihar dau. Nik illobak ditttut Venezuelan nere anaia batenak, ointxe egon dia Gabonetan, eta harek ezagutzen dittu ta. Uste dot eskaxa dauala oso eskaxa. "Ley de vida".
-Beste anekdotan bat Gotzonena?
-Anekdotak? Ez dakit ba. Etorri zian omenaldixa izan zebanian Azkoittitik etorri zian basarri batetik andra-gizonak. Euren sukaldian zela egoten zan; baina beran etxia izan zan basarrixak. Bere maixuak izan ziala, beti esaten zeban berak. Harek erakutsi ziuela. Gaiñera berak konzientzia hartu i zeban, euskaldun konzientzia, sartu jesuitta ta Azpeittixan. Hasi zala basarrixak bisittatzen, ta geruao ta konzientzia haundixaua, euskal konzientzia ikaragarrixa. Eta gero ez dakitt zenbat basarri ikusittakua, zazpi herrialde guztietatik, e. Danetan izan da. Zenbat gauza jaso zittuan, zenbat lan egin daban euskeriagatik! Ze pena! Holako langillia ta holako... Holaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!