Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarko lehen ikastola

Elgoibarko lehen ikastola <p>Aurreko lana galdu zuenean, ikastola berrirako andere&ntilde;o lana eskaini zioten. Donostiara joan zen Karmele Esnalekin lan berrirako prestatzera. Ikastola ez zen legezkoa, baina 1962. urtean 29 umerekin hasi zen Itziar. Hurrengo urtean berrogei umetik gora egon ziren, bi andere&ntilde;orekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-042-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aurreko lana galdu zuenean, ikastola berrirako andereño lana eskaini zioten. Donostiara joan zen Karmele Esnalekin lan berrirako prestatzera. Ikastola ez zen legezkoa, baina 1962. urtean 29 umerekin hasi zen Itziar. Hurrengo urtean berrogei umetik gora egon ziren, bi andereñorekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-"Baina beste kargu bat daukat zuretzako: andereño, ikastola zabaldu bihar dogu", esan zian. "Ene -esan nion-, josten ere in bihar dot ba. Anaixari josten laguntzen edo ta". "Anaixa ondo dao laguntzia baiña lenengo zeu zara ere, lenengo zeu zara" "Bueno, esango dioet etxian". Aittak entzun zebanian "Bueno, gustatzen bajatzu, bai". Haura euskeria ba. Eta sekula santa neri anaixak sekula ez zian berba bat erderaz ein. Sekula ere ez. Igual euren andriai igual erderaz baiña neri: "Itziar, ekarrin hori"; baiña mutil bezela, hiru mutillen arteko neskia nintzan eta mutil bezela. "Hi, ekarrik hona!" Ba mutil bezela. Eta esaten dizut, gero ba holaxe, ikastola zabaldu bihar dogu ta. Aittak esan zaban ba "Bai, bai, zuk nahi badozu bai".
-Eta hori zan?
-Hori zan ba...
-Hirurogeita bixan?
-Bai. Orduantxe jun nitzan Donostiara, Karmele Esnalegana eraman ninduen pixkat preparaziua eitteko, ez neukan titulurik eta ezer ere ta baiña, tira, hantxe edarki moldatu giñan, ta neu hasi nitzan hogeta bederatzi umekin.
-Lenengo ikastolan, ezta?
-Bai, lenengo hasieria.
-Eta ikastolia legala zan orduan?
-Ez, keba, keba! Eneee!, esaten dot nik: neu ausarta kargua hartu nebalako, baiña ausarta gurasuak, nere pekura laga zeben ba hogeta beratzi ume. Benetako abertzaliak.
-Beratzi umekin hasi ziñan?
-Hogeta bederatzi, lelenguak. Ya bigarren urterako ya berrogei bazian. Gu kursua hasi ta aurrera zijoala inaguratu gendun ikastolia. Eta gero haura, klaro, hasieran berriz ere ba ya berrogeta bat, bai, berrogeta bat banittuan. Eta ia beste bat hartu bihar zala ta hasieran, urtarrillan, berriz'ee beste bat hartu zeben. Ointxe jubilatu da. Iez, ni baiño gaztiaua zan, nik hogeta hamazortzi urtekin eta haura hemazazpi edo hemezortzikin hasi zan. Bai, beteta zittuan ere.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia