Gerragatik eskola urte bat galdu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-042-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sei urtera arte egon zen eskolaurrean. 14 urtera arte irauten zuen orduan eskolak, baina gerragatik ikasturte bat galdu zuenez, 15 urtera arte ibili zen eskolan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 19a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: EGB-042/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Zenbat urte eskola aurrian?
- Seirekin uste dot ateratzen giñala. Bai.
- Gero ya haundixen eskolara?
- Gero goixan zerian, hor oin Padre Agirre da baiña behian zeuden parbuluak eta goixan lelengo mailla edo, hamalau urte arte. Gero guk galdu gendun, hamahirutik hamalaura galdu gendun gerriagatik urtebete, kurso bat. Eta gero utzi ziguten guri hamabost urte arte. Urte haura galdu gendulako gu egon giñan hamabost urte arte.
- Eta orduan zuk justo hamabi urte gerria hasi zanian.
- Bai, hamabi urte.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!