Elgoibar (Gipuzkoa)

Aita ubidearra

Aita ubidearra Aita ubidearra zuen, Bizkaia eta Arabako mugaren marra gainean zegoen Anbe baserrian jaioa. Ama Deban jaio eta berehala ekarri omen zuten Elgoibarrera.
Aita ubidearra zuen, Bizkaia eta Arabako mugaren marra gainean zegoen Anbe baserrian jaioa. Ama Deban jaio eta berehala ekarri omen zuten Elgoibarrera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Aitta, esan dizun bezela, Ubidekua, Ubidea, Bizkaixa. A, oso gauza bitxia, beran baserria, kale-basarrixa, muga Araba ta Bizkaixako muga etxe erdixak [eitten] zaban, ta berak esaten zaban Bizkai aldeko..., jaio zala Bizkai aldian. Ekarri zaban hori, ze periodiko izango zan orduan; gure beste etxe hartan egon zan periodikuak ekarrittako... Anbe zeu(n)kan basarrixak izena, eta ekarri zeban oso bitxia zala etxian erdixan zijoala muga, Araba ta Bizkai.
-Etxe horretan jaio zan zure aitta?
-Bai. Eta etxe hartan Bizkai partian jaio zala, berak esaten zaban.
-Bera bizkaittarra orduan.
-Bizkaittarra, bera bizkaittarra.
-Zela zeukan izena etxiak?
-Anbe. Anbe basarria. Muga eitten zaban.
-Eta ama?
-Ama jaio Deban baiña hiru hillabetekin hona etorri zala. Ekarri [...], klaro. Orduantxe etorri ziala honaxe. Baiña jaio Deban.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia