Elgoibar (Gipuzkoa)

Anaiak elkarren kontra gerran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-036-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Frontea zazpi hilabetean egon zen Kalamuan. Erreketeak alde batetik etorri ziren eta milizianoak bestetik; Arrate aldetik Elgoibar aldera tiroka aritzen ziren. Anaiak anaien kontra ibili ziren gerran. Elgoibarren hil ere jende asko hil zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Urte txarrak, urte txarretan jaixotako umiak gera gu.
- Bai, gerria hemen egon zan ere bai!
- Bai, bai. Hamen gerriak, ba, hiru urte ein zittuan ta hamen Kalamuan bertan ere zazpi hillabetian egon zan frentia.
- Zu akordatzen zera?
- Bai, bai! Akordatzen naiz, hamen e… nere emaztia-ta hamen etxian egoten zian, bost lagun-edo geratu zian ta hortxe ta hor beste aldetikan etorri zian reketiak eta milizianuak beste aldetik eta hamen tiroteua Arratetikan hona, ta…
- Ez zan giro egongo.
- Bai, oin, oin, oingo gaztiak e… barre eitten dabe, ez…
- Guk ez dogu entenditzen.
- Ez dakazue motiborik ere. Motiborik ere ez dakazue jakitzeko.
- Entzun, entzuten doguz beti, baiña…
- Bai, ez dakazue motiborik.
- Haura bizi ein bihar da jakitzeko.
- Bai, bai. Ta gero, ba, hamen ibili zan, ba, anaiak-anaiak alkarren kontra; bata batetik eta bestia beste aldetik eta hola ibiltzen zan jendia. Billurra zaon ta aurrera joan zienak, emaztiak laga etxian ta gizonak aurrera. Ta gero aurrian, ba, miliziano janzten zittuen ta "¡Venga, al frente!" ta…
- Juan bildurtuta ta gero bildurtuta hamen ze pasauko ete zan.
- Bai, bai, bai, bai, bai, klaro ba, klaro ba. Hamen e… justizia gitxi egon zan lehenenguan, e! Ta hil ere, Elgoibarren hil ere batzuk ein zittuen, ta... ba! Hori ya, gerratiaren pasaueriak dia horrek.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia