Errenteria (Gipuzkoa)

Bonbardaketek iraun bitartean, tunelean babestuta

Bonbardaketek iraun bitartean, tunelean babestuta <p>Gerran, goian-behean erortzen ziren bonbak. Babesteko, batzuetan mendira eta besteetan tunelpera joaten ziren. Tunelean zeudenean, jaten ematen zieten; trena tuneletik pasatzen zenean, baztertu egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran, goian-behean erortzen ziren bonbak. Babesteko, batzuetan mendira eta besteetan tunelpera joaten ziren. Tunelean zeudenean, jaten ematen zieten; trena tuneletik pasatzen zenean, baztertu egiten ziren.

Transkripzioa

- Geo, goian-bihian bonbak. Hua zen horror. Badakizu zer den horror? Hoitakua zen. Batzutan esaten ziguten mendi aldea hobeto zela juatia; ta bestetan, tunelpean. Orduan, batzutan juaten giñan gora aldea, segun nondikan “buuu”, “buuu”, “buuu”, ta “pun” eta “pun” eta “pan”. Eta hobeto omen zen, zeren tapatzen zuten, estalitzen zuten, este… hondar-zakuak, zakuak hondarrez betiakin, eta hua zen pues zapaia balitz bezela. Ta han pean egoten giñan. Ta pixkat kalmatzen zenian, orduan ateratzen giñan handik ta etxe aldea juaten giñan. Ta eguardiyan, ba, zian Portugalete ta Santurtzin tarte hortan zeon tunel bat, trena pasatzen zena, ta han ematen ziguten janariya. Ta janariya beti berdiña zen: zen garbantzua arrozakin. Hori. Juaten giñan platerakin hara. Plater… aluminiozko platerakin harea juaten giñan, ta ematen ziguten erraziyo hori ta harekin pasa behar.
- Hor, tunel horretan?
- Tunel horretan.
- Barruan?
- Bai, ta trena poliki-poliki pasatzen zen, ta orduan baztertu itten giñan psatzen zen denboran, zegatikan orduan denbora, osea, distantzia haunditikan hasten zen “pi-piiii, pi-piii”, adierazteko trena zetorrela. Ordun, egitten giñan, pues, zea, ixkiñetara baztertu egiten giñan. Ta geo berriz ere, pues, bueno, pues ateratzen giñan ta etxera juaten giñan. Santurzetik zeara, Portugaletea, ez dakit, hemendikan Pasaira bezela, gutxi gorabehera —oain dena aldatua egongo da, baiña. Eta nola ez zen dirurik, beti oiñez juan ta etorri.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia