Mari Tere Paskual Zapirain

Errenteria (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Errenteria-Oreretako Biteri kalean jaio zen Mari Tere. Gurasoak Errenteria-Oreretakoak zituen, ama baserrian jaioa. Aitak Markeze izeneko tailerrean egiten zuen lan moldeak egiten; 36ko gerra zibilean, frontean ibili zen Intxarkundiaga batailoian. Gerrak iraun zuen bitartean, Errenteria-Oreretako beste hainbat familiak bezalaxe, herritik ihes egin eta Santurtzin bizi izan ziren ama-alabak hiru urtez. Petrolio-ontzi handi batean bueltatu ziren herrira, amonaren etxera. Aita gerratik bueltatu zenean, Gaztaino auzoan jarri ziren bizitzen. Aita portuan aritu zen lanean platanoak eta ikatza banatzen. Gero Fabrika Haundian, Linon, gaueko guarda izan zen, eta sugin-lanetan ere aritu zen. Aierbe ahizpekin ibili zen eskolan Mari Tere. Arratsaldez joaten zen eskolara amak gaixoaldiak izaten zituenez, berak arduratu behar zuelako etxeko lanez. Amak Lino fabrikan egin zuen lan. Behin "Productos El Quijote" izeneko lantegitik bulegoko langile baten galdezka joan ziren Aierbe ahizpen eskolara eta Mari Tere aukeratu zuten. Bertan aritu zen lanean ezkondu arte. Jose Koka errenteriarrarekin ezkondu zen Gaztainora, gurasoen etxera, eta bost seme-alaba izan zituzten. Gerora Olibet auzoan bizi izan dira.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-021 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita gerran eta beraiek Bizkaiko hainbat herritan Bideoaren ikonoa
2 Aierbetarren eskolan ikasitakoa Bideoaren ikonoa
3 Gerra garaian, Bilbon harrera paregabea Bideoaren ikonoa
4 Bonbardaketek iraun bitartean, tunelean babestuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Gerrako zerrendan aita topatzeko beldurra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Gerrako bizimodua Santurtzin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Aitaren bisitak gerran eta gosea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Santurtzitik itsasontziz alde egiteko pasatako momentu latzak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Gerratik itzulitakoan, amonaren etxera Bideoaren ikonoa
10 Aitarekin komunikazioa, Langileen Batailoian egon zen bitartean Bideoaren ikonoa
11 'Radio Pirenaica' entzuten Bideoaren ikonoa
12 Familian joera politiko desberdinak Bideoaren ikonoa
13 Batzokiko kultur giroa Bideoaren ikonoa
14 Politikaren gainetik, familiaren lokarriak Bideoaren ikonoa
15 Herritarren arteko salaketak Bideoaren ikonoa
16 Gerra ostean euskarak atzerakada handia Bideoaren ikonoa
17 Aitaren lanak gerra aurrean eta gerra ostean Bideoaren ikonoa
18 Aita zakuak banatzen ibiltzen zenekoa Bideoaren ikonoa
19 Gaztaino auzoan jolasean Bideoaren ikonoa
20 Eskolara arratsaldez bakarrik Bideoaren ikonoa
21 Etxean zituzten animaliak Bideoaren ikonoa
22 Etxeko txakur bihurria Bideoaren ikonoa
23 Etxean egindako garbigailua Bideoaren ikonoa
24 Amaren gaixotasuna eta harentzako sendabideak Bideoaren ikonoa
25 Gurasoak liho-fabrikan lanean Bideoaren ikonoa
26 "Productos El Quijoten" lanean Bideoaren ikonoa
27 'Productos El Quijote'ko zereginak Bideoaren ikonoa
28 Ezkondu aurreko lanaren baldintzak Bideoaren ikonoa
29 Bezperen ostean, Zumardira dantzara Bideoaren ikonoa
30 Mutilen eta nesken jokaerak dantzan Bideoaren ikonoa
31 Sagardotegietako giroa lehen Bideoaren ikonoa
32 Gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldeak Bideoaren ikonoa
33 Lehenengo berokia eta orduko barruko arropak Bideoaren ikonoa
34 Lehenengo planak mutil-lagunarekin Bideoaren ikonoa
35 Antisorgailuak erabiltzea bekatu zen Bideoaren ikonoa
36 Bekatu egin ote zuten beldurrez Bideoaren ikonoa
37 Erditzearen arriskuak Bideoaren ikonoa
38 Erditu osteko atsedena eta lanak Bideoaren ikonoa
39 Txupeteari buruzko aholkua Bideoaren ikonoa
40 Ezkontzako bazkaria eta bidaia Bideoaren ikonoa
41 Ezkontzako soinekoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia