Errenteria (Gipuzkoa)

Gerrako bizimodua Santurtzin

Gerrako bizimodua Santurtzin <p>Aita hilean behin etortzen zen etxera gerra garaian. Mari Tereri bere amaren lagunak eman zion titia ume zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-021-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita hilean behin etortzen zen etxera gerra garaian. Mari Tereri bere amaren lagunak eman zion titia ume zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hiru urte pasa zitun aitak gudan.
- Bai.
- Hiru urte.
- Bai, hiru urtekua izan zen guda, ezta? Bai, bai.
- Eta etortzen zenian, klaro, izango zan egun berezia zuentzako.
- Onbre! Egun bat, e? Egun bat izaten [zen]; eguna, gaua, ta gero berriz juan in bihar zuten.
- Hori da. Ta ze iten zenuten? Elkarrekin bazkaldu ta…?
- Normalian izaten zen afaria, baiñan bokadilluak. Orduan ez zen bazkaltzeko modurik! Bokadillua. Ta, bueno, bokadilluakin lauak; ta gu bi neskak. Gaiñera, nere amaren lagun hori, nere amak ez zaukan bularra nahikoa ni jaio nintzanian, ta horrek zaukan gehiegi. Ta, orduan, haren bularrakin ni haziya naiz. Ta orduan maite giñan bi ahizpa bezela bi gazteak. Bai.
- Orduan ohitura izaten zan hola, ez?
- Bai!
- Bat bestian titiakin…
- Bai, bai, bai, bai. Zuk ez baduzu titia! Ta titia zen ona ta, gaiñera, merkeena´re bai. Ba, beak ematen zian titi bateti, zeatikan harek asko zun, eta titi bateti ematen zian hark. Manuela izena zun eta bere alabak Konsuelo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia