Elgoibar (Gipuzkoa)

Pilarreko ikastetxean ikasitakoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-036-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Kolegixuan" (Pilarreko ikastetxean ) ikasi zuen. Irakasleak: don Seberiano, don Anbrosio... Matematika ariketak arbelean egiten zituzten eta besteek esaten zuten ondo edo gaizki zeuden. Diktaketak ere egiten zituzten. Irakasleak erdaldunak izan arren euren artean euskaraz egiten zuten, erdaraz gutxi zekiten eta.

Transkripzioa

- Zu akordatzen zera eskolan-ta ze ematen zenduten, ze ikasten zenduten?
- Bueno, bai, gu eskolan ibili giñan e… kolegixuan. Kolegixuan geunkazen Seberiano bat, don Anbrosio, azkeneko kursuan ematen zabana. Ta guk eskolan orduan eitten gendun, ba, pizarra bat egoten zan eta ematen ziguzen, ba, lantzian batei, ba, Matematikak, ipiñi han ta aber zelan ataratzen genduzen ta bestiak e… igual e… atzian begira zaonak esaten zaben: "Ez, hola ez da, hola ez da, ez da hola" eta eitten…
- Ze eitten zenduten kanpora urten ta eskribittu zuek eta...?
- Bai, bestiek ikusi handikan. Ta gero, ba, leitu, kopixia, berak liburutikan maixuak esaten zigun ta, ba, kopiau guk ta gero berak, ba, markau eitten zigun zein zaon ondo einda. "H", guk e… "h"-kin ein biharrekua "h"-ik be igual eitten genduan ta guk ez dakau, ez dakau e… hortan e… zerik batere ta… Denboralia ibili nitzan ni eskolan, baiña gero eskolatikan erten ein bihar izan genduan ta gero…
- Erderaz eitten zenduten orduan eskolan?
- Ez. Orduan erdaldunak zian eurak, baiña guk gitxi eitten genduan, e! Geuk alkarrekin euskeraz [eitten genduan].
- Ta lagatzen zizuen eitten?
- Bai, bai, lagatzen ziguen orduan, orduan lagatzen ziguen. Berba batzuk, disparatiak esanez kontestau-ta eitten genduzen, baiña ez genkixen artian ta denbora gitxi ta... Oin e… oin bai, oin, oingo gaztiak erderaz ta euskeraz, bixetara eitten dabe ya, bixetara erakusten diue. Baiña guk ez genduan izan denborarikan ere. Ta gero e… hor zihar jun giñanian, akabo! Gosia pasau hor zihar, dirurik ez genduan eukitzen, eta…
- Garai txarrak zian orduan.
- Bai, bai. Guk e… urte txarrak, urte txarretan jaixotako umiak gera gu.
- Bai, gerria…

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia