Elgoibar (Gipuzkoa)

Sei pezetarekin Donostiara joan, zezenak ikusi eta afaldu

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-026-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elgoibartar bati amak sei pezetako paga eman zion Donostiako Aste Nagusira joateko. Diru horrekin, Donostiara trenez joan, neskalagunarekin zezenketa ikusi, Elgoibarrera itzuli eta afaldu egin zuten; bi errealekin bueltatu omen zen etxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste bat esango dixat. Ez dau inporta zer esan, ez dok? Ze jardun?
- Ez, ez.
- San Lorentzon, [oin ez dok], oin Migel Mari badok ba, oin […] ibiltzen dok ba? Haren aitta San Lorentzoko semia zuan, plako altu bat. Ta Donostiara jun, amak eman sei pezetako pagia ta Donostiko “Semana”, Aste, Aste Handixa, Aste, Aste haundixa, ez jakok esaten, Aste Nagusixa?
- “Semana Nagusixa”.
- Bai.
- “Semana” ni…
- Ta amak sei pezeta eman pagia, jaiko pagia, sei pezeta eman ta harekin Donostiara jun bihar ta nobixia Donostian. Oin Juli bizi dok oindio. Nobixia Donostian. Donostiara jun trenian, korridia ikusi nobixiakin junda, atzera etorri trenian ta Mutrikun afaldu etxerakuan. Ta errial birekin etxera. Sei pezetak, sei pezetak zenbat balixo zeben orduan!
- Bai, eske oin entzuten dozu ta sei pezeta, osea…Txikle bat ere ez dakazu.
- Sei pezeta, makurtu ere ez.
- Makurtu ere ez, jendiak bota igual, ta orduan buf…
- Bai. Horretxek zittuan orduko kontuak. Pentzau noizkuak garan gu!

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia