Joxe Gurrutxaga Lizarralde

Elgoibar (Gipuzkoa) (1919-2014)

Biografia

Sallobente-Ermuaran auzoko Urkidi baserrian jaio zen 1919ko otsailaren 4an, eta han bizi izan zen 30 urte bete zituen arte. 12 anai-arrebaren artean, zortzigarrena zen bera. 17 urterekin Unzueta tailerrean hasi zen lanean, soldadutzara joan arte. Handik bueltatutakoan, Sigman aritu zen jubilatu arte. "12 pezeta eta txakur haundi bi" irabazten zituen, gogoratzen duenaren arabera. Sallobente-Ermuaran auzoan bertan ezkondu zen Andresa Izagirrerekin, eta emaztearen baserrira, Garagartzabekora, joan zen bizitzera.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-016 2002 Elgoibartarren esanetan
EGB-026 1999 Elgoibarko euskara

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Mariaren alabak" eta "luistarrak" kongregazioak
2 Euria zenean bakarrik eskolara
3 18 urterekin soldadu; sei urte etxetik kanpora
4 Soldadutzako bizipenak Hondarribian
5 Idi-probaren inguruko apustua jokatu zutenekoa
6 Hasieran Sigmara lanera oinez; gero, bizikletan
7 Bizikletara erosi zuen lanera joateko Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
8 Karakol-jana egin zuteneko kontakizuna
9 Sei pezetarekin Donostiara joan, zezenak ikusi eta afaldu Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
10 Bariku Santu egunean amarekin kalera
11 Gari-jotzearen inguruko azalpenak; gero, Mendaroko errotara
12 Belarra lehortzeko eguzkia behar
13 Pilarika eguna "Ama Birjina garotako" eguna Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
14 Praka bustiak beheko sutan lehortzen
15 Domu Santuetatik aurrera gaztaina erreak
16 Baserriko lanak
17 Baserriko bizimoduaren inguruko kontuak
18 Kaletarrek baserritarren inguruan duten ikuspegia
19 Euskara asko aldatzen da herri batetik bestera
20 Inguruko auzoetako euskara antzekoa
21 Askori euskaraz hitz egiten ahaztu
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia