Don Erasmo irakaslearekin ikasitakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-024-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pedrok don Erasmo irakaslearekin ikasi zuen. Aurretik beste irakasle batekin ibili zen, baina behin jo egin zuen eta ez zen gehiago joan. Gazterik utzi zion eskolari gurasoak goiz hil zitzaizkion eta.
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Irune Iriondo
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: EGB-024/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
- Eskolara-edo jun ziñaten?
- P: Ni eskolan ibili nitzan ibili nitzan denporan don Erasmo [Urbizu]. Kolejixo bat zauanhortxe Armueta karnizerixia dauan atzian.
- A bai, bai, bai.
- P: Haretxekin ibili nitzan.
- I: Don Erasmokin?
- P: Don Erasmokin ibili nitzan ni.
- I: Don Erasmo, don Erasmo partikularra zan don Erasmo.
- P: Ni akordatzen naiz maixu kojo bat zauan hamen, Don Mariano edo. Denpora gitxi ein naban harekin. Eman zian baten matrailleko bat kristona ta gehixao joan ez.
- Gehixao joan ere ez? Ondo ein zenduan!
- P: Ta gero don Erasmoana, haretxekin ibili nitzan, ibili nitzan [denporan]. Ta gazterikan eskoliai laga nion. Ama gazterik hil zan, aitta ere bai.
- Ta lanian?
- P: Etxian, soldautzara arte.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!