Pedro Joxe Artetxe Egia
Elgoibar (Gipuzkoa) (1916-2004)
Biografia
Azkue (San Roke) auzoko Andikao baserrian jaio zen 1916an, eta han bizi izan zen, autobidea egiteko bota egin zuten arte. Sei anai-arrebaren artean bosgarrena zen bera. Denak bizi ziren baserri hartan, amaren parteko aitona-amonak barne. Pedro sei-zazpi urte zituela hasi zen Plaza Txikiko eskolan, baina bere maisu zenak "blastaria" eman omen zion, eta ez zen gehiago bueltatu. Gero, ordea, Don Erasmorenean hasi zen ikasten. Han ibili zen 11 urte bete arte, urte hartan komunioa egin baitzuen, eta ordutik aurrera, lanean hasi behar izan zuen: hasieran baserrian, gero zentralean... Gerrak harrapatu zuen, baina, momentu hartan, eta soldadu joan behar izan zuen 30 hilabetez. Bueltatu zenean, bere postuan beste bat zegoen, eta berak beste toki batzuetara jo behar izan zuen. Trenbidea egiten ere aritu zen, eta azkenik, Sigman gauzaina izan zen jubilatu arte. Horrez gain, soldadutzatik bueltatzearekin batera, emaztegaia aurkitu zuen Pedrok: Ines Zendoia Oregi (Agirretxiki baserrikoa). 40. urte inguru hartan, beraz, ordura arte errentan izan zuen baserri hura erosi zuen 22.000 durotan, eta bertara joan ziren emaztea eta biak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-012 | 2002 | Elgoibartarren esanetan | Jabi Leon | ||
EGB-024 | 1999 | Elgoibarko euskara | Irune Iriondo |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute