Karakatetik ikusi zuten nola bonbardatzen zuten Eibar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-022-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: EGB-022/019
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gernika ta Eibar botatzen egon zianian, hor Karakatetikan egon giñan gu begira.
- Goittik?
- Bai, goittikan, Julian Zabaleta —Eibarren bizi da hau— ta ni. "Pedro, juan eingo gaittuk ikustera" ta "Bai" ta tirua batetikan ta bestetikan ta gu jarri han e… zera, hau e… bedarran metia, ta bedarran meta ostian jarritta. Ta han [señia] gero beste batzuek eta ba… Ta gero, orduantxe "ra, ra, ra" abioiak eta "danba! danba! danba!" ta Eibarren botatzen ikusten, ikusi eitten genduan zelan botatzen zittuen.
- Ixo ein bihar da hor gora hori ikustera, e!
- Gero Elgoibarren ere, ba, gu han gaudela, zera, kañonazuak bota zittuen ta hemen e… bat surtidora bat badao, ba? Hantxe errekan birek esplotau zeben han. Jo-ta esplotau zebenian, jo-ta ura jo-ta gora, baiña zelako zera, txorrua! Bueno! Ixa Elgoibarko torrian alturara. Demasa! Ta horrek danak ikustia tokau jakun [gerra-denporan]. Ta gero, zera, ibili, ibili, ibili, ni asko ibili, ostian, gero. Neri gustau. Gero ba… gero batakin ta bestiakin ta txofer ta jun ta Bartzelonara ta gero danera.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!