Inguruko euskalkien arteko aldea; hauen inguruko iritzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-021-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: EGB-021/033
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Zuk ze uste dozu Elgoibarren eta inguruko herrixetan berdin berba eitten dogula? Elgoibarren, Azpeittin, Azkoittin...
- Ez, ez, ez, ez. Behin, Azkaraten harutz pasau ezkero asko kanbixatzen da e, asko kanbixatzen dok.
- Bai? Ze eitten dou, ba, diferente guk?
- Hor e... gauzia esaten [...] gauza asko esaten jako, baiña beste izen bat esaten jako gauza askori. Bai, hori bai. Konparazio, "abarketak" guk esaten dogun moduan "aparketak" han.
- Hori nun?
- Azkoittixan.
- Azkoittixan?
- Azkoittixan, "aparketak". Ta… gauza asko. Han "hoixek" eta "haixek", han beste, beste zera bat dao hor, hor zihar danian. Oin, euskeria hau baiño garbixaua izango dala haura? Hori pentsatzen juat nik.
- Azkoittikua garbixaua?
- Azkoitti, Azpeitti, Tolosa… Hor goittik beherakua, hori euskera garbixaua dala hori. Hau Elgoibarren asko e, hamengo jentia ta Eibarkuak ta ere, erderaz ez juau eitten ta euskeraz ez juau eitten. "Bentaniari" Azkoittixan "lehixua" esaten jauek, hamen "bentania" esaten diok ta "ventana" dok erderaz. Ta ze esaten juau? Ez erderaz, ez euskeraz. Azkoittixan ta "lehixua" esaten juek, horreatikan hor euskeria hor asko garbixao dao hamen baiño.
- Ta, Deba aldian ta?
- Deba aldian hamengua asko.
- Bai?
- Bai, hau hamengoau, hamendikaldetikan. Behin Itziar aldera asko berriz ere Azkoittiko zera sartzen dok pixkat.
- […].
- Bai, bai, bai. Ta Bizkaikua, berriz…
- Markiña aldian ta...
- Entendi eik horkua! Hor gurekin ibiltzen danorrek eta...
- Lekeittixo aldekuak entenditzeko…
- Horrek... Entendi eik hori! Hori ez juek entenditzen ezta, ezta... Hor e, iñoiz e, ni zela egon nitzan hor Eibarren, Agiñan edo morroe egon nitzan lekuan, han Bizkaiko hizkeria itten zuan. Nik han dana [...] najuan, entendidu najuan hangua, Bizkaikua dana entenditzen juat, nik bizkaittarra dana entenditzen juat, baiña, askok "Ze esan jok horrek?" ekiñaldixa einda. Baiña harek eurena eitten juek eta...
- Bai, bai, normala...
- Hamen e, paraje bakutzian bertakua ei dok edarrena eta...
- Bai, bai, guk geuria eingo dou.
- Hori dok, hori dok.
Egilea(k): Ane Odria
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!