Alkiza (Gipuzkoa)

Euskara inguruko herrietan

Euskara inguruko herrietan <p>Tolosaldeako herrietan euskara berdintsua da. Aldaketak Alegiatik aurrera hasten dira. Kostaldean ere pixka bat aldatzen da. Garai batean Donostian euskaraz asko hitz egiten zela dio. Tolosako euskara garbiena da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALK-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tolosaldeako herrietan euskara berdintsua da. Aldaketak Alegiatik aurrera hasten dira. Kostaldean ere pixka bat aldatzen da. Garai batean Donostian euskaraz asko hitz egiten zela dio. Tolosako euskara garbiena da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta oain galdera ya bakarrik hizkeraatik: zu Alkizakua izan ta, geo, gaiñea, Anoeta etorrita bizitzea ta, hizkera diferentziik badao Alkizatik Anoeta?
- Ze, hizketan?
- Bai.
- Hizketan ez.
- Ezta bat ere?
- Ez, uain kastillano, hemen kastillano asko do ta [...]. Baiño ez, ez, euskera… Alkiza ta Anoeta ta Irura ta hoi, hau… Tolosaldea. hau, hau, hemen, hizketa ta…
- Baiño Amezketaa ya kanbiatzen da.
- Bai, bai.
- Nun hasten da? Ze inguru da iguala ta ze inguru berdin…?
- Ba, behin Alegri ezkeo… Ta geo, Eibar aldea ta horrea, berriz, askoz diferentego.
- Ta hemendik Beasaiñea’re…
- Zea… E? Bai, bai, bai, beti beste azento bat-eo ematen die /emateiye/. E?
-Ta beste… hemen esan dezu Irura, Anoeta, Alkiza igualtsu; Larraul’e bai.
- Bai, bai, bai.
-Ta Zizurkil ta Astiasu ta Villabona ta?
- Bai, hoik’e bai, hoik’e bai, Villabona ta hoik’e bai. Aia ta. Gero kostaldea berriz’e kanbiatzen da: Orio, Zarautz ta hor pixkat kanbiatzen da.
- Ta beste aldea? Hernani aldea ta?
- Hernani aldia ta hemengo modun. Hernani bertan dao.
- Baiño hizketa ez da kanbiatzen?
- Ez, ez.
- Ta Hernanitik aurrea ya Donostitik aurrea ta Pasaia ta… hoik?
- Donostin normal. Ta uain esango dizut, garai batian behintzat, gu juten giñanian, euskera, konformidadian e, habitante ta konformidadian, euskeraz gehien hitz eitten zana Donostiya.
- Bai, e?
- Bai. Beste eozein herri txikitan gutxio. Konformidadian, e! Habitantian konformidadian. Donostiya euskalduna da.
- Bai, e? Zentrua’re bai?
- E?
- Zentro aldia’re bai?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Ni harrittuta eon… geatu izandu naiz Donostin. Ustez jende zea ematen duenak, gure aldian beste postu bateko jendia ta zeak eta, euskeraz been artian, tapa-tapa-tapa. Ta… mekauen la puñeta! Ta Tolosan erdera igual dana.
- Esaten due, ordia, Tolosako euskera dala polittena ba?
- Bai, bai, bai, garbina.
- Hala al da?
- E?
- Hala al da?
- Gutzako bai. Ba bai, Tolosako euskera garbi itten da /ittea/. Bizkaikuan aldian… “leyua”re “bentania” esango dizue /esangoizue/ haik. Ta beste gauza asko holaxe. Uain gogoatzen… ez dia gogoatzen ta. Ahaztutzeko aiña denboa´re berriz bada ta!

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia