Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarko auzoetan aldea euskaran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-021-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elgoibarko auzoen artean ere badago alde pixka bat. Esaterako, San Migelen Bizkaiko ikutua sartzen da eta beste aldean Azkarate aldera dauden baserriei gauza bera gertatzen zaie.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta auzuen artian diferente eitten dogu? Igual San Lorentzokuak eta San Migelguak diferente eitten dabe?
- San Migelen pixkat sartzen dok Bizkaikua.
- Bai?
- Bai, hor hegalian sartzen dok hor; hamen behian ez, baiña goixan bai, San Migelen Bizkaikua sartzen dok pixkat.
- Ta Azkarate aldian ere berdiña pasauko da, ez?
- Azkarate aldian ere Lekunberriraiño sartzen dok Azkoitikua sartzen dok.
- Ya Lekunberri aldian bai ya?
- Lekunberrin ere bai iñoiz, bai, bai, nik Lekunberrikua iñoiz entzun juat azkoitiar: "hau esan dixe" ta "haura eman dixe" ta "ein zixen haura" ta hamen ez juau hori esaten, hamen "ein juen" ta "ekarri juen" ta...
- Bai, bai...
- Baiña sartzen dok, hor hegalian sartzen dok, ta San Migelen ere Bizkaikua sartzen dok pixkat.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia