Elgoibar (Gipuzkoa)

Neskame egon zen etxeko familia Elgoibarren egoten zen udan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neskame egon zen etxeko familiak Ibarrene baserrian pasatzen zituen egun batzuk udaran eta bera ere Elgoibarrera etortzen zen haiekin. Familiako ama Ibarreneko okinaren arreba zen (Zabaleta). Elgoibarren ezagutu zuen bere senarra izango zena. Plazan musika egoten zen udan Elgoibarren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaiazu pixkat ze… zure, bueno, mutilla izan zana eta gero zure gizona izan zana, zelan ezagutu zenun?
- Ba holaxe, erromerin baten-edo, erromerin baten nik uste dot ezautu nabala. Baiña ordun ez zeon, e… oingo konturikan, ezta gutxiagorik ere!
- Ze, Donostia aldian ezagutu zenun?
- Bai. Ez. Donostia aldian ez, e… hemen etxia euki zeben, e… Elgoibarren, horrek, e… amerikana horrek, ein zeben etxia…
- Bai.
- Ibarrenea.
- Bai.
- Ibarrenekua.
- Baserrixa, bai.
- Panaderixia daon etxia. Hor goiko pisua eurena zan. Ta horra etortzen giñan hola udan ta egun batzutan ta…
- A! a! Udan etortzen ziñaten Elgoibarrera.
- Bai.
- Ordun…
- Egun batzutan, e! Gutxi ez zikoen hainbeste gustatzen. Zahar-zaharrai pixkat tiratzen [zittuen], baiña gaztiek ez zeben nahi hona etortzerikan. Ta ezautu hemen ein giñan.
- Ordun, hamalau urtetikan Elgoibarrera etortzen ziñan zu.
- Bai.
- Uda partian.
- Bai.
-Familixarekin.
- Bai.
- A, ta ordun ezautu zendun.
- Beno, uda ere, uda guztitan ere ez, e! Zeatio zaharrai gustatzen zikoen ta in zeben hori etxia, baiña gaztieri ez zikoen gustatzen hemengo anbientia. Oso diferente hazittakuak zian ta harek euren kategorixan, ba… beste estilo bateko […].
- Beste giro bat gustatzen zitzaien, ez?
- Baiña zaharrak, ba, anaixa ere hor zeuken, anaixa, panaderua zana. Ta gustatzen zikuen.
- Ibarrenekua?
- Bai.
- Zela zakan izena?
- Zabaleta.
- Zabaleta. Izena?
- Beno…
- Ez dezu gogoratzen.
- Jose zon zaharrak izena, gero Manuel izan zan panaderua.
- Manuel Zabaleta.
- Manuel Zabaleta.
- Ibarrenekua.
- Bai.
-Oso ondo.
-Eta ordun zu hamalau urtetikan Elgoibarrera, bueno…
- Bai, noizian behiñetan etortzen giñan.
- Bai, noizian behin, baiña bueno, ya ezautzen zendun herrixa, ez?
- Bai, ezautu non Elgoibarko… Bai.
- Klaro, ta hemen ezautu zenun…
- Bai.
- Zure gizona izan zana.
- Bai.
- Eta ze erromerixan izan zan gogoratzen dozu?
- Gu, e… orduan, udia izaten zan ta ordun gabian, plazan musikia egoten zan ta ordun gabian plazara, musikara, juten giñan.
- Igandetan egoten zan?
- Bai, bai. Beste gaiñontzian ezta irten ere ez, ezta pentsau ere ez!

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia