Zine parrokiala; zentsura zinean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-018-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: EGB-018/023
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
- Zenbat zine zeozen Elgoibarren zure ume denboran?
- Elgoibarren? Bat ofiziala, parrokuak zakana, “cine parroquial”.
- Hauxe, Errosarixo kalekua.
- Bai, hori, bai.
- Eta zela zakan…
- Eta gero, gerra ostian, ipini zaban Santolaiak “Odeón”.
“Odeón”. Eta “cine parroquial”a… parrokua zein zan, orduan eruaten zabanak?
- Ceferino Urrestarazu.
- Eta Elgoibartarra zan bera?
- Ez, ez. Horrek, parroko horrek, gerra denporan tokau zan ta… enfrentamentu batzuk ikusi zittuan. Politikan badakizu ze pasatzen dan.
- Eta alde egin behar izan zaban?
- Bai.
- Eta ya laga ein zuan zinia?
- Bai.
- Gogoratzen al dozu, gutxi gorabehera, ze urtian edo itxi zan zine hori?
- E… hori, zera, “cine parroquial”?
- Bai.
- Hori gerra aurretik, hor, “veinti nueve, treinta” edo holakon bat.
- Holan itxi zaben?
- Bai.
- Eta parrokuak aurrerao edo, osea, aurretik eruaten zaban, ez?
- Bai, ta gero egoten zan ba “censura”: haura, musuren bat-edo baldin bazauan ba, han e, bat seminaristia edo bateron bat, “dat!”, ipini hola zeari ta...
- Agertzen zan.
- [Musua] ez ikusteko. Ez ikusteko zeari ipinitta, objetibuari.
- Bai, bai, bai. Holakuak eitten zittuzten hor, e?
- Bai.
- Zinian? Eta gustokua zenun zinia? Gustatzen zitzaizun zinera jutia?
- Bai. Jeneralian, izaten zian pelikulak, ba, bakeruenak ta hola.
- Bakeruanak eta.
- Bai.
- Eta ahotsarik gabekuak eta holakuak.
- Bai ba, […] zauanian ba…
- “Tostón” pixkat.
- Gustora danak, baiña parrokuak eta ez, hori ez da komeni ta bestia ta…
- Eta zenbat kostatzen zaban ziniak lehen? Gogoratzen dozu?
- Ba hoixe ba, txakur haundi bi. Erriala pagia ta txakur haundi bi zinia.
- Txakur haundi bi. Eta ordun, bueno, astero-astero ez ziñeten jungo, ordun?
- Ba jeneralian, ni, jeneralian, bai, e!
- Eta ze ordutan egoten zan zinia?
- Ze ordutan?
- Bai.
Atsaldian egoten zan, e… ez dakit, seiretan edo, ta gero, gabian, [oin baiño] goizao, zazpiretan edo beratziretan edo.
- Igandetan normalian, ez?
- Bai, igandetan bai, jaiegunian.
- Eta zelakua zan zinia lehen?
- Oso politta zan hori lokalori, e!
- Zelan zauan einda? Ze zauan, komunak sarreran ta…
- Bai, bai, bai ondo ipinitta zauan.
- Ondo prestatuta.
- Hori Errosarixo kalian, e!
- Bai, bai, bai, hemengua.
- Bai, hori bai.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!