Elgoibar (Gipuzkoa)

Hotel eta bainuetxe ugari Altzolan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-015-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Altzolan hotel eta bainuetxe asko zeuden eta jende ugari ibiltzen zen bertan. Kategoria handiko jendea ibiltzen zen, ministroak, militarrak eta jeneralak, besteak beste.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze nolako auzua zan Altzola lehen?
- Altzola grandia.
- Umia ziñanian, ze zauan Altzolan?
- Joe… Hotelak asko!
- Hotel asko. Zeintzuk gogoratzen dittuzu?
- Hotela, "Balneario", "Larrañaga", "Bulevar", "Hotel Alzola", "Hotel Zelaia", "Hotel Sebastiana", "Hotel Ituarte".
- Jende asko ibiliko zan orduan, ezta?
- Bueno! Orduan jende kategorixakua etortzen zan Altzolara.
- Eta zenbat jende bizi ziñaten hor, Altzolan?
- Altzolan? Ez dakit zenbat giñan, e…
- Gaur egun baiño gehixo.
- Gaur baiño gehixao bai, gaur baiño gehixao, hirureun bat-edo, berrehun-hirurehun holakon bat.
- Eta ze denda zeuden Altzolan?
- Dendarik ez zauan orduan.
- Ez zauan? Eta jendiak nun eitten zaban erosketak?
- Elgoibarren.
- Elgoibarrera etorri bihar.
- Bai. Dendak egon zittuan geruao, geruao bai. Baiña orduan taberna bat zauan.
- A, ordun eraiki, edifiziorik garrantzitsuenak zian hotelak.
- Hotelak, hotelak, hotelak, bueno!
- Eta ze nolako jendia juten zan Altzolara? Gogoratzen dozu?
- Jende kategorixakua.
- Eta gogoratzen al dozu pertsona bereziren bat etorri izan zala […] baiñuak hartzera edo…?
- Izenakin ezin neike esan, baiña ministruak asko. Jeneralak ere baitta.
- Ta, ba, Españako presidentia-edo gogoratzen al dozu etorri zala edo erregia edo?
- Presidentia ez, baiña ministruak-eta asko etortzen ziana bai.
- Militarrak ere, ezta?
- Militarrak ere bai gerra ostian-ta militarrak-eta, jeneralak-eta asko etortzen zittuan.
- Beste... beste moduko Altzola izango zan haura, ez?
- Bueno!
- Zuretzat… zein nahiago zenun, lehengoko Altzola edo gaurkua?
- Lehenaokua, gaur ez dao ezer.
- Gaur ez dao ezer, ez? Lasaitasun gehixegi igual…
- Bua! Ezer ez, ezer ez gaur. Orduan, orduan grandia zuan, baiña!

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia