Elgoibar (Gipuzkoa)

San Roke egunean gonbidautza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-014-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Bizente eta San Roke jaiak ospatzen zituzten auzoan. Gelatxo soinujolea egoten zen soinua jotzen. San Roke egunean gonbidautza egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Itten zian festak San Roken lehen?
- Zela?
- Festak, jaixak, itten zian?
- Ke, ba! San Bixente ta bere eguna ta ostian ez.
- Eta ze izaten zan egun horretan?
- Ba, betikua. Jendia batzen zan ta kaletik eta basarrittik eta... Soiñua joten zeben, Gelatxo zan orduan famosua. Gelatxo ta horrek eta... ba! Hola hasi ta hola amaitzen zan ta...
- Eta egun politta izaten zan?
- Bai, bai, bai, oso politta.
- Bazkarixa kuadrillakuekin edo familixiakin edo zelan itten zan?
- Familixako gonbidautzia-ta itten zan San Roke egunian, ta San Bixente da bestia, ta orduan ere, ba, oin bezela, jendia juaten zan ta, beti mezia ikusittakuan, ba, hamarretako bat edo, ta alkartasuna ta abarra, ta gero, ba, etxera. Ta hola amaitzen zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia