Elgoibar (Gipuzkoa)

Futbolera bidean Soteraren sagardotegira bazkaltzera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Futbol partiduak ikustera noizean behin joaten zen. Sagardotegia zuten Soteraren etxekoek eta jendea joaten zen futbola ikusteko aitzakian bidean bazkaltzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gitxittan, guk sardandeixa geunkan, ta han geunkan bastante, nahikua lan, pentsatu ere ez. Ni ez nitzan sarri izango futbolian, ez, entzueria bai. Ta harek, ene!, orduan, esaten dizut, etortzen ziran, Eibartikan etortzen ziran, bi espezial egoten ziran Eibartikan, ta bueno, gure sardandeixa gelditzen zan topera. Haruzkuan ere sartu egitten ziran, honuzkuan merixendatzera. Haruzkuan etortzen zan, lehen uste dot esan dizutela uste dot, hasi egiñ naiz, interbentore bat. Haura etortzen zan, bazkaldu egingo zaban harek gurian seguro, fuentekada loiñia jaten zaban, eta gero, siestia, botella bat sagardauakin, gero siestia egitten, "no comerá más fresco ni el rey" esaten zaban. Gurian fresko egoten ziran, loiñak garbittu ta, gero ez zaguan bestela astirikan garbitzeko ta. Baiña hari gustatzen zitzakon berak harrapatuta, ta berak harrapatzen zittuan askan, holan erreminttia zaguan ta ra, ra... ateratzen zittuan ta. Bueno, zoragarrixa izaten zan partidua zaguanian, haruzkuan zedozer baitta orduan ere asko bajatzen zan, baiña honuzkuan, bueno!, amaitzen zanian, etxeruzkuan, bueno, asko gelditzen ziran merixendetarako, beste batzuk edan ta juan egitten ziran.

Egilea(k): Elgoibarko Udala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia