Txangoak Loiolara eta Zumaiara
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:02:44
- Erref: EGB-013/019
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
Loiolara joan giñan behiñ, behiñ edo birrittan igual joango giñan, eta Silverion kotxia, Silverion kotxia, kaballoduna, eta Azkaratera aillegau giñanian, bajatu egiñ bihar, gu oiñez, ta kaballua. Gero, aldaparia pasatzen zanian, berriz, iepa! adelante, Loiolaraiñuan. Beste behiñ, Zumaiara joan giñan, ta Zumaian geuk eruaten genduan geure bazkarixa edo zana. Eta nik laga niuen, bai ba, plaia dago han ta, laga diogu bati zaintzen, ta nere bazkarixa txakurrak jan. Haura zaintzaille laga genduana ta ni bazkaririk ba(g)e. Mojiak eman zidan zedozer, eta behintzat, nere bazkarixa hor joan zan.
Egilea(k): Elgoibarko Udala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!