Gerra aurretik denek euskaraz
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon - Oihana Tarragual
- Data: 2001(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: EGB-010/025
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Aber, oin euskeriai buruz hitz ein bihar deu /biheu/. Zela zauan ikusitta euskeria Elgoibarren? Danok eitten zenduten euskeraz, ezta? Garai hartan.
- Gerra aurretik bai.
- Gerra aurretik danok euskeraz.
- Gerra aurretik bai, danak euskeraz.
- Eskolan ere esan dezu, nahiz ta liburuak erderaz egon, danak euskeraz.
- Bai... guk ez gendun ikesi [...]. Han ere euskeraz. Ta gerra aurretiksan danak euskeraz. Gaiñera, gerra aurretikan hamen pasatzen zana bakarren bat zauan hamen kastellanua etorrittakua eta haren umiak-eta ensegida ikesten zeben euskeraz. Kalian, e! Ez etxian. Etxian ezin leikixen gurasuak zertu, baiña kalian segiduan. Guardia zibillen umiak eta guardia zibillak ere ensegida euskeraz ikesten zeben. Bai. Hamen urte bat edo bi pasau ezkero, ikesitta.
- Hori gerra aurretik. Eta gerraostian?
- Gerraostian ba ya prohibidu eitten zeben.
- Prohibidu ein zeben.
- Bai. Por ejenplo, guk [...] hiru-lau lagun juntatzen bagiñan, ba, tabernan edo zerian, hasten giñan eta “hablen en español” esaten zeben. Holaxe gerra ezkero ba ya… zera zauen, euskeraz eitteko zerik ez zauen egon. Oin berriz euskeraz hasi dia oin.
- Baiña hala eta guztiz, gerra eta gero zuek euskeraz itten zenuten, ezta?
- Guk bai! Gure gurasuak-eta ni pum ez zekixen...
- Etxian beti euskeraz. Eta lagunen artian ere euskeraz, ezta?
- Bai, bai, bai. Gaur egunian ere bai. Oin euskeraz jakin arren askok uste dot kalian erderaz eitten debela, e. Bai, askok. Zuek ere erderaz eingo dozue /eingozue/, ezta?
- Ba bixetara, segun zeiñekin zabizen.
- Hoixe.
- Segun, batzukin euskeraz, beste batzukin erderaz... badakizu.
- Bazauan pertsonaren bat zuk ezagutu zenun gazteren bat ikasten zabala ingelesa edo frantsesa edo beste hizkuntzaren bat?
- Ez.
- Lehen ez, ezta?
- Ezta bat ere ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!