Elgoibar (Gipuzkoa)

Ikatza nola egin

Ikatza nola egin <p>Ikatza nola egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikatza nola egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zela eitten zenduen ikatza?
- E?
- Zelan eitten zenduen ikatza? Zelan?
- Iketza? Iketza eitten zan ba, xehetu, piñuek, zerak, egur haundixek edo, ta zehetu ta txondorra ein, gero tapau, hortako opiziala bihar zan, guk ez gendun balio baiña hari lagundu eitten jakon. Ta opiziala zauan ta opiziala gaiñera hirurogeta hamar urte eukiko zittuen ta harek gogor eitten zaban. Eta erre tximinixia ere bai. Gabian ohera jundakuan kamastrua ipinitta zaukan ta haren eztul hotsa ere […]. Baiña lana gogor eitten zaban harek. Bai. Ba orduan, orduan hortantxe dedikatzen zien asko ta...
- A bai? Asko?
- Bai. Artian banaka asko. Pagua ta pagaburua ta asko artian.
- Eta hamen ingurukuak?
- Bai. Zer, haura obrerua? Bertan auzokua zan.
- Auzokua.
- Auzokua bai. Ha gizon zahar bat gizajua. Harek hau palta ta… Holaxe.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia