Azkoitia (Gipuzkoa)

Artzaintza gertutik bizi zuen

Artzaintza gertutik bizi zuen Joseren aitona ibili ohi zen artzain eta harengandik ikasi zuen. Aizarnara joaten zen aitona ardiekin berak 8 urte inguru zituela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Joseren aitona ibili ohi zen artzain eta harengandik ikasi zuen. Aizarnara joaten zen aitona ardiekin berak 8 urte inguru zituela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta etxen ardik eta bazeuzkezuen? Ardik bai etxen?
-Bai, gure etxien sekula ez da palta gure etxien ardiik.
-Eta artzai zeu ibiltzen zinen?
-Artzai askotan, aittitte hil zan, aittite zan prinzipala ta, ordun ez zan txakurrik-eta oin bezela, ta pare bat [...zar] juten giñen, harek agindutakue in ber guk.
-Nora juten ziñeten ardiekin?
-Aizarnara bai sasoe baten, baiñe ya hori ni umie nintzela, baiña oin aspaldiyan iñora´re ez etxetik.
-Aizarnara? Eta nola joaten zineten, oinez hemendik?
-Oiñez jun ber ba.
-Zu eta zein gehiago?
-Ni artien ez nintzen juten, aittona juten zan ordun. Zuzen juten zien behin dunbak erantzi ezkeo.
-Zu akordatzen zara nola joaten ziren?
-Bai, bai, akordauko ez naiz ba.
-Nik zortzi bat edo eukiko nittun, eskolan banabillen behintzet eta. Zortzi bat urte eukiko nittun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia