Azkoitia (Gipuzkoa)

Etxean ganadua zuten; esnea saltzera kalera

Etxean ganadua zuten; esnea saltzera kalera <p>Betidanik ganadua izan dute baserrian: behiak, idiak eta abar. Esnea kalera saltzen zuten astoan hartuta etxez etxe. Etxeko emakumeak joaten ziren saltzera. Zortzi anai-arreba ziren familian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Betidanik ganadua izan dute baserrian: behiak, idiak eta abar. Esnea kalera saltzen zuten astoan hartuta etxez etxe. Etxeko emakumeak joaten ziren saltzera. Zortzi anai-arreba ziren familian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta baserrian ganadua euki izan dezue beti?
-Bai, ganaue dana, beste gauza haundirik ez da guretan egon.
-Ze ganau mota izan dezue?
-Ardiek eta behiek. Eta txarriek´e bai. Oin txarriek ez du asko balio ta. Idiek beti.
-Esnea ze saltzen zenduen, kalera?
-Orduen kalera; gero urte batzuten ibilli giñen Gurelesaa ataratzen´e. Horrek´e laga in diyo eramatiei, eta oin batez.
-Eta nola saltzen zenuten kalean esnea?
-Astun hartu ta eaman astakada esnie eta han partidu in ber etxetaa. Hala´re oingue baiño hobie zan haure.
-Bide dexente egongo zan ba.
-Bidie luzie, bai. Hemendik Azkoittire egongo die lau kilometro pasa, bost iguel.
-Eta ze juten ziñen, zu bakarrik?
-Ez, ni ez, andran bat juten zan, emakumen bat.
-Zenbat anai-arreba zineten?
-Zortzi. Zazpi anai ta arreba bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia