Ikazkintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikazkintzan ibilitakoa. Euren baso batean haritza jo eta pinua sartzea erabaki zuten. Orduan egin zuten ikatza, 1950 inguruan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: EGB-001/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Ze esaten gare? Ez juat entzuten eta.
- Iketza eitten zenduala zuk.
- Iketza baten ein gendun, baten, baten.
- Kontau, kontau pixkat istorixia ikatzana ta, ze hamen...
- Iketzana? Ba iketza, mendi bat euen... [...] Mendi bat gaunken, zera, haritza edo sartzen [...] eta haritzak ez zaban balio ezetako orduen. Ta ba pentsau genduen, jo haritza eta piñua sartzia. Eta piñuak orduan gehixao produzitzen zaban eta piñua sartu. Ta hortittik ba, orduan balore gitxi zeuan basuan, haritz zaharrak eta haritzak, horrek ez zeben balio ezetako be. Iketza orduaintxe ein gendun.
- Eta zuk zeuk, zuk?
- Neuk ez, beste obrero batek eta neuk lagundu.
- Eta noiz hori?
- E?
- Noiz?
- El año... el año 50 edo holakotxe baten. Bai.
- Hamen?
- Bai, hor behian daukeu terreno bat eta hortxe behien, Ziarda badakizu nun daon? Han azpikaldian.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!