Juan Mari Eguren Iriondo

Elgoibar (Gipuzkoa) (1951)

Biografia

Elgoibarren jaioa, 1951n. Gurasoak ere biak Elgoibarren jaioak ziren, baina amaren familia bertakoa zen eta aitarena, berriz, Errioxatik etorria. Amarekin eta haren familiarekin euskaraz egiten zuen, baina aitarekin gaztelaniaz, nahiz eta euskaraz ere pixka bat ikasi zuen lan-giroan. Umetan, lehenengo, mojekin ibili zen eskolan, gero Aita Madinabeitia eskola publikoan pare bat urtez eta, ondoren, fraideekin Pilar ikastetxean Batxilergoa egiten. Handik Eibarrera joan zen, Armeria eskolara, delineatzaile ikasketak egitera. Lanbi lantegian lan egin zuen erretiroa hartu arte. 1987an Elgoibarko Izarra elkarteko lehendakari izan zen urtebetez. Eta urte horretatik 1995era bitartean Elgoibarko Udaleko zinegotzi ere izan zen; bera egon zen Udaleko lehen Euskara Batzordean.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-110 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitak lan-giroan ikasi zuen euskara Bideoaren ikonoa
2 Ikasketetan eta lagunekin harremana gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
3 Armeria Eskolako zuzendaria, Jose Ormaetxea, zorrotza Bideoaren ikonoa
4 Harreman gehienak gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
5 Auzoetakoak ez ziren nahasten Bideoaren ikonoa
6 Euskararekiko lotura Elgoibarko Izarrari esker Bideoaren ikonoa
7 1987an Elgoibarko Izarrako lehendakari Bideoaren ikonoa
8 Elgoibarko Udaleko lehen Euskara Batzordea 1987an Bideoaren ikonoa
9 Euskara Batzordeak bideratutako lehen lana: azterketa soziolinguistikoa Bideoaren ikonoa
10 Ume eta guraso askok gaztelaniarako joera Bideoaren ikonoa
11 Udal langileak euskalduntzen Bideoaren ikonoa
12 Elgoibarren euskara bultzatu duten entitateak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia