Jone Etxabe Garate

Elgoibar (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Zumaiako Artadi auzokoa. Bost urte inguru zituela familia Elgoibarrera joan zen bizitzera, aitak bertan lan egiten zuelako. 1963an, 17 urte besterik ez zituela, Elgoibarko ikastolan hasi zen andereño lanean, Felix Etxeberriak eskatuta. Elgoibarko ikastolako bigarren andereñoa izan zen, beraz, Itziar Ajuriak eman baitzion hasiera 1962an. Ikastolan lanean hasi baino lehen, bi hilabetez Karmele Esnal andereñoarengana joan zen Jone, haren metodologia ikastera, eta 1963-1964 ikasturtean zehar prestakuntzarekin jarraitu zuen. Elgoibarko ikastolan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Bizi osoa Elgoibarren pasa arren, bere euskarari eutsi dio. Lankide izandako Nekane Iturberekin batera egin zitzaion elkarrizketa, Euskararen historia soziala Elgoibarren" proiekturako; noka egiten diote elkarri.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-126 2023 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 On Jazinto Fernandez Setienen garrantzia ikastolen mugimenduan Audioaren ikonoa
2 Eskolaratze-kartilla sinatzeko irakasle tituluduna behar Audioaren ikonoa
3 Karmele Esnalengana, ikastolarako metodologia ikastera Audioaren ikonoa
4 Ikastola beste eskolekin konparatzen zuten herritarrek Audioaren ikonoa
5 Donostiako andereñoen erresidentzia eta udako ikastaroak Audioaren ikonoa
6 H-aren inguruko eztabaida Audioaren ikonoa
7 Ikasmateriala; ikastolaren eragina beste ikastetxeengan Audioaren ikonoa
8 Eibarren ikastola sortu aurretik ume batzuk Elgoibarrera Audioaren ikonoa
9 Elizaren eta parrokoen laguntza Audioaren ikonoa
10 Ikastolaren hasierako gelak eta baldintza eskasak Audioaren ikonoa
11 Ikastolako umeak euskaraz eta gaztelaniaz prestatu behar Audioaren ikonoa
12 Lau irakasle ikastolatik institutura Audioaren ikonoa
13 Ikastolako andereñoak Magisteritza titulua ateratzera Audioaren ikonoa
14 Ikastola: gurasoen apustua, egoera txarrak bizi beharra... Audioaren ikonoa
15 Ikastolako lan-baldintzak Audioaren ikonoa
16 Elgoibarko ikastola, lehenengoetakoa Audioaren ikonoa
17 Ikasitako guztiarekin lehiaketa antzekoak jendaurrean Audioaren ikonoa
18 Ikastolaren eraikin berria egiteko diru-bilketa Audioaren ikonoa
19 Aubixa aterpetxea Audioaren ikonoa
20 Elgoibarko ikastolaren lehenengo gelak Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia