Jesus Bilbao Aizpiri
Elgoibar (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Elgoibarren jaioa 1940an. Bai aita eta bai ama gerra sasoian alargun geratu ziren eta, aurretik beste hainbat seme-alaba zituzten arren, Jesus izan zen bikotearen seme bakarra. Aita inklusakoa zen, baina Sollube ondoko baserri batean hazia, Bermeon. Amak euskaraz egiten zuen beti, baina aitak ez hainbeste. Hori dela eta, etxean amarekin bakarrik egiten zuen euskaraz; gainontzean gaztelaniaz. Eskola publikoan ibili zen lehenengo eta gero mojekin Pilar ikastetxean. 1956an Danobat enpresako bulego teknikoan hasi zen lanean, aprendiz-laguntzaile moduan. Bertan ezagutu zituen Felix Etxeberriak eta Sabin Osorok zeresana izan zuten euskararekin eta euskal kulturarekin izan zuen harremanean; esaterako, ikastolaren sorreran murgiltzean. Lanean berehala gero eta ardura handiagoa hartzen hasi zen, hasieran bulego-teknikoko buru eta 1966an Danobateko gerente eta, tarte horretan, Elgoibarko Izarraren eta ikastolaren inguruko kontuak jakin arren, ez zuen hainbeste parte hartu. 60ko hamarkadaren amaieran eta 70eko hamarkadaren hasieran, Caja Laboral Popular-eko Batzorde Errektoreko kide ere izan zen. 1974an Danobat utzi eta makina-erremintaren alorreko enpresari batzuekin batera Maherholding eratu zuen. Trantsizio garaian EKOR Euskadiko Enpresen Sindikatuko sustatzaile eta presidenteorde izan zen. Era berean, Euskadin garrantzitsuak diren bi zentro teknologikoren bultzatzaile eta sortzaile izan zen: Tekniker eta Fatronik. 2012an Debegesaren Gure Balioak saria jaso zuen eta 2016an Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak emandako Joxe Mari Korta Saria ere bai.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-107 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña - Itziar Sapsootham | ||
EGB-108 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute