Elgeta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: txirikiletan, gurdiarekin kulunka...

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako entretenimenduak. 11-12 urterekin gereziak lapurtzera joaten ziren. Orduan ez zegoen zaburik eta gurdiarekin jolasten zuten, bi ertzetan jarri eta gora eta behera eginez. Txirikiletan nola jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan zetan jokatzen ziñuen?
- [Bentako?] etxazpixan, akordatzen nai. Pagatzarako bidian jeuan [Bentajakixan?], eta hiru keixa-arbola zeren bidian han erdi-erdixan; herrikuak ziela-eta. Haraxe keixak harrapatzera-eta faten...
-Zenbat urtekin?
-Ba hamaika edo hamabi edo hamahiru urtekin; akordatzen nok.
-Orduan ez zien egongo ba ziburuak eta?
-Keba! Holakoik ez genduan ikusi be ein guk. Zer ziburu! Ziburuik onena badakik zer zan? Torrezarko etxazpixan burdixa, bai; batzuk atzekaldetik sakatu, bai, eta beste batzuk puntan gora-behera; eta jausten zanak hartu golpe edarra-ta, negar ein eta [...]. Haxe zuan ziburua, burdixan ibiltzia, atzetik sakatu eta puntatik gora ixotzia.
-Zer joku gehixao? Txirikillian-eta ibiltzen ziñaten?
-Bai. Txirikillan bai.
-Zelan ibiltzen zan txirikillian? Zelan zan hori jokuoi? Akordatzen za?
-Ba kalderoia edo esaten jakon, eskuan hartzen zan, bat sendua, ezta?
-Kalderoia?
-Bai. Eta harekin ba jo ta urrin bota, eta gero holako zer bat, egur batzukin egin zera, eta ha azertatzen zebanak irabaztia. Txirikilla faten zan lekutik ha azertatzia. Irabazi eitten zan. Irabazi zala, bat zala eta ez dakit zer eta. Baiña diruik-eta ez, e! Ez jauan diruik orduan eta. Ibilli zeozetan!
-Oin beste gusanito-eta ez.
-Et-et-et-et. Ezebez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia