Elgeta (Gipuzkoa)

Domeketako entretenimenduak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztetan ez ziren mendira joaten, astirik ez zuten izaten eta. Noizbehinka amarekin astoa hartuta sutarako egur bila joaten zen. Igandetan bakarrik izaten zuten jai, larunbatean ere lan egiten zen eta. Igandetan gramola egoten zen eta haren ondoren danbolina (txistularia).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan mendixan ibiltzen ziñaten? Basora joan edo?
-Bai zera! Lekutara faten zuan. Astixa jeuan basora-ta fateko!
-Ez?
-Umetan ez joskuen lagatzen faten basora. Hoixe, Ikatzerre ostian basua eta haraxe, abarretara-edo, amakin astuakin fan eta ekarri egurrok sua ixotzeko eta holakotxe batzuk. Baiña ostian basora Intxortara-ta? Et et. Domekan batzutan ixan ezik. Zapatuan be lana eitten zuan eta. [Orduan ez jauan?] zapatuik jai hartzeik.
-Baiña orduan be dana ez zan izango lana? Biharra tamaiñu baten...
-Bai, baiña zapatura arte. Gero domekia jai eta astelenian lanera berrido.
-Domekak zelakuak zian?
-Hemengo domekak? Jesus!, zelakuak izengo zittuan ba? Txanboliñek danboliña joten zeban-eta, trikitixan-edo plazan eitteko-eta; eta gramolia hortxe Oskarbixan zeuan, bentanan ipiñi zeben, Txanboliñenekuak. Eta eskerrik asko haretxi haxe akordau zanian, baten batek esan eban hantxe ipiñi bihar zala, eta ipiñi be bai. Atsalde guztian musika joten.
-Aspaldittik orduan egon da musikia hemen.
-Egon zan, bai, bai. Gazte-denporan hasi zan hori.
-Dantzan-eta eitten zan?
-Hoixe eitten zala!
-Gramoliakin?
-Bai. Gero ha ixildu eitten zeban, eta berak, Txanbolin zaharrak tanboliña eta tanborra joten zeban kamiño baztar baten. Hemen Martonian bizi zuan, eta tanborra joten juan horretxek. Antxiñako denporan.
-Txistuakin dantzan, orduan?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia