Elgeta (Gipuzkoa)

Egea irakaslearen zigorrak; mojak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sei urterekin hasi zen eskolan. Egea irakaslea gogorra zen eta lekzioa ez zekitenean atzamar puntetan jotzen zituen. Behin ama kargu hartzera joan zitzaion. 13-14 urtera arte ibili zen eskolan. Gero mojak etorri ziren; bi moja ziren irakasleak eta hirugarrena sukaldaria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara-eta faten ziñazen Isabel?
-Bai.
-Zenbat urtekin?
-Zenbat urtekin orduan be? Sei bat urtekin edo, maistra zar bategana. Ejea. Ai!, harek emuten joskuazen guri makillakadak! Atzapar-puntak eta... Hara!, inddarrik barik lagatzen joskuazen. Hola ipintzeko eskua esan eskua, bai, eta jo, ez giñuanian jakitten leziñoik edo zer. Ai!, apurtuta atzapar guztiak be lagatzen joskuazen. Bueno!, kutxaria be heldu ezindda ni joanda nago etxera, e! "Ze, ze dakan eskuan, neska?" "Ze dakaten? Maistriak jo ein dosta, eta jo dosta, gaiñera, makilliakin gogor; jo dosta". Eta gero egun baten gure amak esan ein zotsan maistra zarrai. Eta ba barkatu ezkero ez dogula ezebe eitten, bai, eta emun ein bihar izaten doskula. Eskuan ez bazuan buruan emoten joskuazen. Ha zuan maistria! Benetako maistria.
-Ze leziño ikasten ziñuen?
-Orduan? Nik ez jakixat zer leziñotsuk izengo zien; antxiñako liburuak zelakuak zien be; ixa ahaztuta najaok.
-Abadiak-eta egongo zien emoten?
-Hoixe. Hiru abade baiño ez, gere denpora guztian ezautu jittuau. Hiru abade gandul-gandul pasio batian; batian Baztarrikara..., zerera, Larrabeltxora fan ziela eta atsaldia pasau zebela, eta bestian ez dakit nora fan ziela-eta; hor ibiltzen zittuan basarrik basarri.
-Iñoiz entzun dogu batzuk eskolara faten ziala, baiña beste batzutan etxian be nahikua lan eta eskolara batzutan faillau eta.
-Ez. Faten giñan, faten giñan. Bai, bai. Ni eskolia akabau artian, hamahiru urte arte edo ez dakit hamalau urte arte edo.
-Hamen Elgetan?
-Bai. Monjak egon zian gero. Hortik Irundik edo etorri zian eta. Bat txikixendako, txikixauendako, eta bestia nausixauendako. Madre Benigna eta Hermana Junkal. Bestia aiztia zan.
-Bi eren?
-Bi, eta hirugarrena kozineria eken..
-Bertan jaten ziñuen?
-Haortxe. Jan? Ez. Etxera fan bihar jatera.
-Zeuana jatera.
-Hoixe. Babak eta urdai zatitxo bat jan eta kalera. Aide. Orduan jaten beste ezer.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia