Larunbatean egiten zuten aste osorako ogia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-031-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ogia egiten zuten etxean. Normalean larunbatean egiten zen aste osorako ogia. Gerra denboran errotak itxi egin zituzten eta Bergarara joaten ziren hamabostean behin Errotaerdikora.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: ELG-031/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Ogirik eitten zenduen etxian?
-Ogixa bai, bai. Nik hamabi urte nekazela gerria urten eban, ta errotia aurretik zeuan, hau jaio zan urtian errotia ta indarra ipiñi zian Goimendixan, Ibarrolan. Zuk badakizu nun dauan. Ta gero ba gerra denporan prezintau in zittuen horrek errotok eta. Eta gero faten giñan Bergarara Erroterdikora hamabost egunetik hamabost egunera. Lenenguan ba bezerixia hartu artian fan eta eiñ artian egoten giñan, baiña gero hamabostian-hamabostian fijo faten giñan. Fan eta eruandakua hustu ta kargau uruna ta etxera. Ta etxian ogixa.
-Zenbatero eitten zenduen ogixa? Egunero ez...
-Ez, astian. Astian, zapatuan, normalmente zapatuan aste guztirakua, ogixa.
-Domekan ondo eukitzeko...
-Bai. Domekan freskua egoteko. Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!