Euren garaian ez zegoen errenterorik auzunean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ELG-014/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Sasoi baten basarri hau-eta zer zien, errenteruak?
J: Danak errenteruak lelenguak. Gero politto-politto...
R: Zuek be noiz erosi ziñuen ba...
S: Neu ez naiz akordatzen gure basarrixa-ta.
R: Errenteruak zianik zu ez za akordauko, e.
J: Ni ez akordau, baiña papelak ipintzen dabenez...
S: Hamen barrixuan errenteroik gerra ezkero bape ez da egongo. Errentan iñobez hamen auzuan.
J: [...]
S: [...] Hamen Sagasta egongo da bakarrik, hortxe barrixuan bat dago bakarrik gure denporan erosittakua. [...]
-Etxe-jabe haundiren bat zeuan, propietarixo haundiren bat baserri asko zekazena?
S: Lehen bai zagozen, baiña Donostian-eta. Irizar-edo zela zuan? Harek-eta bazekazen hamen basarrixak, baiña...
R: Arrota-ta, Kaminburua-eta harek.
S: Egongo zien hogei-edo igual baiña...
R: Bakotxak bere etxia ostian.
S: Hamen gure barrixuan iñobez, ni ez naiz akordatzen. Elgetan "en cambio" asko, baiña Elgetan mordua. Baiña hamen gure..., hamaika-edo ga gu, eta bapez. Danak erena. Bi-edo zagozen, itxuria, eta gerra-denporan erre-edo. Loitti eta Sustraitza [...] zittuan. Harek [hil zien] eta ia harek kalera fan zian gero, abandonau basarrixak eta...
R: Loitti lehenao.
S: Baiña hau akordatzen da Loitti [...]
R: Geuk erosi giñuan, Larraiñakuak erosi eben Etxebarri eta. Loitti-eta.
-Orduan ez dozue jakingo etxian entzunda etxe-jabiei errentia zela pagatzen jakuen?
S: Angiozarko batek, Elgetan Angiozarko bat, honen suiña, honen alabia hanguakin dao ezkonduta-ta. Harek pagatzen eban kapoia, errentia hainbeste eta gero kapoiakin faten zen pagatzera Angiozarrera. Geure parientia zan gaiñera uezaba, Migelenekua. Eta ha faten zan; ez dakit zenbat zan orduan, entzunda nao baiña. Hutsa zan orduan urtekua, baiña ha eta kapoi paria eruaten eban.
R: Ointxe gutxi dala horrek erosi dittue etxiok. Ipiñi eben nahi dabenak erostia.
S: Errentian konformidadian edo, ez dakizu?
R: Salbak-edo, hori zuk esan dozuna hankia moztutakua-edo, horrek ez ebala erosi esaten dabe.
-Baiña sasoi baten errentia garixakin pagatzen zala, holakorik entzunda?
S: Garixakin pagau errentia, entzun bai.
J: Hainbeste gari eta hainbeste...
S: Hainbeste anea edo.
R: Ez dakit hori, baiña gerra ostian entregau bihar izeten zien, gari mordua Beragara eruanda...
-Errentia pagatzen garixa-eta bai, ezta? Entzunda edo?
S: Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!