Elgeta (Gipuzkoa)

Adinaren arabera elgetar edo bergarar

Adinaren arabera elgetar edo bergarar Auzo berekoak izan arren, Rosario Elgetan jaioa da eta Sebastian Bergaran, gazteagoa delako eta 1927 inguruan pasa zelako euren auzoa (Angiozar auzoa) Bergara izatera. Eibarko bidea egiterakoan sortu ziren eztabaidak eta Ubera eta Angiozar Bergarara pasa ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzo berekoak izan arren, Rosario Elgetan jaioa da eta Sebastian Bergaran, gazteagoa delako eta 1927 inguruan pasa zelako euren auzoa (Angiozar auzoa) Bergara izatera. Eibarko bidea egiterakoan sortu ziren eztabaidak eta Ubera eta Angiozar Bergarara pasa ziren.

Transkripzioa

S: Hamen basarrixetan daona, hau da Elgetan jaixotakua. Gu kuarto baten jaixo danok, bost ga danera, eta gu beste laurok Bergaran jaixotakuak. Kuarto baten jaixota. Hau (Rosario) Elgetakua.
R: Orduantxe pasau. Veintixietian pasauko zan Bergara.
J: Veintisietian edo, behintzet horrek bixok Elgetakuak dia eta, handik beherako danak hamen barrixuan...
R: Ez, beste bat. Serafin eta Roman eta horrek be ez dakit ba [orduantxe] ez dian.
S: Horrek "seguramente" Elgetakuak izango dia.
-Orduan batzuk Elgetara, beste batzuk Bergarara...
J: Bai.
-Eta hori zergatik izan zan edo, badakizue?
S: Ni entzunda nao, ez dakit egixa dan, hori kamiñuoi, Elgetatik Eibarrera datorren hori Angiozarreraiño eitteko zan, itxuria, eta Elgetan geratu zan. Entzundakua, e, nik ez dakit eta. Horregaittik. Baiña Uberak be urten eban, eta ez dakit ba horregaittik zela izango zan.
R: Hara be ez eben eruango-ta igual-eta.
S: Uberak be urten eban eta. Ubera eta Angiozar Bergara bialdu zittuen, bialdu oskuen.
R: Bialdu, urten, fan eingo zien.
S: Hasarretu ein zien horregaittik. Lehen Elgetara pertenezitzen giñuan guk eta oin Bergarara.
R: Baiña ostian guk dana Elgeta daukagu guk, ostian. Eroso zelan harrapatzen dan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia