Elgeta (Gipuzkoa)

Angiozarrera eskolara

Angiozarrera eskolara Eskolara Angiozarrera joaten ziren hasieran eta gero Elgetara. Merienda poltsan hartuta joaten ziren eskolara. Angiozarren senitartekoren bat izaten zuten eta euria zenean zakuren bat uzten zien estaltzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara Angiozarrera joaten ziren hasieran eta gero Elgetara. Merienda poltsan hartuta joaten ziren eskolara. Angiozarren senitartekoren bat izaten zuten eta euria zenean zakuren bat uzten zien estaltzeko.

Transkripzioa

-Aittatu dozue zu hemen jaixua zarela, zu gertu-gertuan; auzo honetatik eskolara nora joaten ziñazien?
Julian: Lelengo Angiozarrera; gero Elgetara.
Rosario: Hartu maletan, holako paiñolo baten lotu bezkeixa-eta-. Sagar bat [...] denporan-eta, hantxe eguardixan bezkaldu kalian eta gero illuntzian etxera.
Sebastian: Etxian eukitzen giñuan maletioi-ta, danok eukitzen giñuan tia edo amistadia [...] Honek eztakit nik, parientiak...
R: Guk Joana Josepanian. Andra haundi bat zan-eta. Eurixa zanian zakuak burutik emuten oskuzen, zaku bana, eta...
-Eta harekin tapau eta...
R: Oingo moduan erropak egongo balitzaz, gaiñera. Ez txaketaik eta holakoik, bueno! Abarkan batzuk. Erdi busti-busti eindda.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia